Tolosaldeko pentsiodunen elkarretaratzea pentsio duinak eskatzeko.
Hileroko odol-ateratzea. Aurretik txanda hartzea beharrezkoa da: 943 00 78 85.
'Liburu bat, mundu bat' ipuin kontaketa, Mestiza elkarteak eskainita. 17:00. LH1-LH2. 18:00. LH3-LH4.
Etxebizitzarekin arazoak dituztenentzat hitzordua.
Eduardo Mocoroa musika eskolaren Gabonetako kontzertua.
Eguberrietako XLIII. Garaje Tolosa areto futbol txapelketa. Tolosa CF-k antolatuta.
Amezketako argazkien hirugarren erakusketa. 'Talaiak eta pilotariak'.
10:00-13:00 eta 17:00-19:00. Laskorainen Ikastolako Gabonetako merkatu txikia. Irabaziak Tolosaldea Sahararekin, Zutabi eta Ibarratik Misio Taldearentzat izango dira.
'Kolyada' erakusketa, Ukraniako Eguberrietako ohiko maskara eta txotxongiloen erakusketa. Kultura, artisautza eta neguko errituen sinbolismoa aberatsa ezagutzeko aukera.
10:00-14:00 eta 17:00-20:00. Artisauak, tailerrak... ekinArt-ek antolatuta.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Aitor Ruiz de Eguino eskultore, margolari eta zeramistaren erakusketa. Tartean ondorengoak ikusgai daude: aluminioa mihize bezala hartuta lau margo eta aluminiozko perfilekin egindako paretan zintzilikatzeko bi eskultura.
Gabonetako karrusela. Itzuli bakoitzak 2 euroko kostua du. 8 itzuliko bonuak 10 euroko kostua du.