Orexa-Ulizar-Urkita-Narbaitzu-Lizartza mendi irteera egingo dute. 08:45. Ibilbide laburrean 16 kilometro egingo dituzte, autobus geltokitik. 10:30. Ibilbide laburrean 6 kilometro egingo dituzte, plazatik.
Ibilbide hiritarra Jane Jacobs-en inspiratutako bidea.
10:00. Neguko ligako 3. jardunaldia. Infantil kategoriatik gorako igerilariak izango dira. 15:30. XXV. Paco Sanchez saria. Benjamin eta alebin kategorietako igerilariek parte hartuko dute.
Oargiko Tximuak II. Topaketa. 10:00. Harrera 14 urtetik azpikoei. 16:00. Harrera 14 urtetik gorakoei.
17-24 urte bitarteko gazteei zuzendurik. 'Arauaz hago. Aniztasuna, sexu-eskubideak eta praktika afektibo parekideak'.
11:00. Otero pilotagilearen eskutik, esku-pilotak egiteko tailerra. 7 urtetik gorakoentzat izango da tailerra eta aurrez izena eman beharko da. 17:00. Iñaki Carreteroren eskutik 'Ganbaran aurkitu dudan altxorra' ipuin kontaketa saioa.
12 orduz kirolean. 11:00. Herri kirolak eta jolasak, Intxaur pilotalekuan. 2 eta 12 urte bitartekoenztat. 16:00. Aiztondo NKT - Bergara KE. Ohorezko erregionalaren futbol partida. Elbarrena futbol zelaian. 17:00. Bizikleta ginkana. 2 eta 12 urte bitartekoentzat. Joxe Arregi plazan. 22:30. XXVIII. Gau Krosa. Joxe Arregi plazan.
12:00. Aldaketa dantza konpainiaren 'Capsula 0.1' ikuskizuna. Komorebi produkzioen 'Zuloa' eta Neskena taldearen 'Badoa'.
Xabiertxo liburuak 100 urte bete ditu 2025ean, eta omenalditxoa egin diote argitalpen berezi batekin. 1925ean Tolosan argitaratu zen lehen edizioaren erreplika egin dute, eta bi hitzoste gehitu dizkiote, Iratxe Retolazarena bat eta Koldo Ordozgoitirena bestea. Miren Lopez-Mendizabalek eta Koldo Ordozgoitik parte hartuko dute aurkezpenean.
Gaztetxearen Eguna. Babarrun jatea. 14:30. Bazkaria. Bazkalostean. Andoni Ollokiegi. Iluntzean. Karro-poteoa. 22:00. Kontzertuak.Lehen lerroa eta Añube.
Ene Kantak, Bisonte-Mastodontearen bila haur ikuskizuna. Bisonte-Mastodontearen bila haurrentzako euskarazko antzezlana da, Nerea Urbizuk idatzitako izenburu bereko liburuan oinarritua, non musikak pisu handia duen. Ikus-entzunezko formatua, Aralar mendilerroko historiaurreko ingurune bat irudikatzen duen eszenografia ikusgarriarekin konbinatuta.
12-16 urte bitarteko gazteei zuzendurik. 'Gorputza eta harremanak'. Doakoa.
Nikaraguako Guachipilin taldearen 'Navidad y otras historias desde Nicaragua'.
Mulambo 20 urte fest. Lurreko saioa, saio abestua, Oskar Estanga eta Brazileiro DJ.
'Moko'. Gorakada (Euskal Herria). 55 minutuko iraupena eta euskaraz. 6 urtetik gorakoentzat.
Zizurkilgo XXVIII. Gau Krosa. 21:30. Haurren gau krosa. 22:00. Gazteen gau krosa. 22:30. Zizurkilgo XXVIII. Gau Krosa.
Amezketako argazkien hirugarren erakusketa. 'Talaiak eta pilotariak'.
Carmen Mateo Orusen akuarelak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Aitor Ruiz de Eguino eskultore, margolari eta zeramistaren erakusketa. Tartean ondorengoak ikusgai daude: aluminioa mihize bezala hartuta lau margo eta aluminiozko perfilekin egindako paretan zintzilikatzeko bi eskultura.
Gabonetako karrusela. Itzuli bakoitzak 2 euroko kostua du. 8 itzuliko bonuak 10 euroko kostua du.
Juremaren Pelofuegoren 'Itzulera ezkutuaren esnatzea' erakusketa. Berrogei artelan inguru biltzen ditu, zeramikaz egindako eskulturak eta olio zein akriliko pinturak tartean. Azken urteetako lanaren emaitza dira, eta bereziki nabarmentzen dira tamaina handiko margolanak eta izaera antropomorfikoa duten eskulturak, karga sinboliko eta emozional handikoak.