Elikalurrek antolatutako azoka berezia. Malek fruta saltzailea, Larreta esnekiak, Aralareko, Eguzkileire, Balerdipeko, baserriko arrautzak, DBH 4koen sudaderak eta Basabe ekoizle gonbidatua. Gaztain erreak eta zozketa ere izango dira.
Karmele Mitxelenaren 'Zoriona edo antzeko zerbait' liburua aztertuko dute. Nora Urbizu Arozenak dinamizatuta.
Gabonetako marrazki lehiaketa. 17:00. HH3, LH1 eta LH2. 18:00. LH3-LH6.
3-6 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin txokoa. Miriam Mendozaren eskutik.
'Bularreko minbizia ez da arrosa' tertulia Lurgatzek antolatuta, Txoko Morean.
Anariren kantaldia. Euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletakoa dugu. Hogeitaka urteko ibilbidean osatu du bere obra eta ibilbide oparo Euskal Herriko abeslari erreferentzialen artean kokatu arte. Bere ahots hautsi eta leunarekin batera, bere hitzen poetika goraipatu izan da. 5 euro.
Pirineos Mountain Film Festival Tour 2025. 19:00. Lehen zatia. 20:00. Atsedena. 20:15. Bigarren zatia.
Ibarra-Galtzakomik euskara hutsezko komiki lehiaketaren sari banaketa ekitaldi.
Arineketan. *Eszena bonuaren barruan. 2020 urtean lehen diskoa aurkeztu zutenetik, Iñar Sastrek (pianoa) eta Jagoba Astiazaranek (txistua) gidaturiko Arineketan taldea dozenaka plazetan aritu da euskal musika tradizionalaren zahar-berritze lanetan. Euskal ondarea berreskuratuz, bigarren bizitza bat eman nahi diete galtzear dauden kantei, itxuraldatuta publiko berriengana helaraziz.
Kepa Fernandez de Larrinoaren 'Estos ojos afilados', Ekaitz Goikoetxearen 'Zirriborro bat', May Gorostiagaren 'Ochipielago' eta Txabeli Sierra biolinean.
Amezketako argazkien hirugarren erakusketa. 'Talaiak eta pilotariak'.
Carmen Mateo Orusen akuarelak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Aitor Ruiz de Eguino eskultore, margolari eta zeramistaren erakusketa. Tartean ondorengoak ikusgai daude: aluminioa mihize bezala hartuta lau margo eta aluminiozko perfilekin egindako paretan zintzilikatzeko bi eskultura.
'Bai bakarrik da bai. Amaitu dezagun sexu-indarkeriarekin', Amnesty Internationalen erakusketa. Arratsaldez ikusi nahi izatekotan, 675 71 32 51 telefono zenbakira deitu behar da.
Gabonetako karrusela. Itzuli bakoitzak 2 euroko kostua du. 8 itzuliko bonuak 10 euroko kostua du.
Graffiti tailerra. Tailer teoriko eta praktikoa. 75 euro. Abenduak 10, 12, 17 eta 19; eta urtarrilak 14 eta 16.
Juremaren Pelofuegoren 'Itzulera ezkutuaren esnatzea' erakusketa. Berrogei artelan inguru biltzen ditu, zeramikaz egindako eskulturak eta olio zein akriliko pinturak tartean. Azken urteetako lanaren emaitza dira, eta bereziki nabarmentzen dira tamaina handiko margolanak eta izaera antropomorfikoa duten eskulturak, karga sinboliko eta emozional handikoak.