'XoOoo!' ipuin kontaketa musikatua, Josiane Aguerre eta Ainhoa Elizondorekin. 6 urte arteko haurrentzat.
Haur masaje eta haziera taldea. 0-2 urteko familientzat. Erroa elkarteko Julene Armendarizekin.
Euskal emakume idazleen irakurketa feminista taldea, Tolosako Udal Liburutegiarekin elkarlanean. Iratxe Retolazak eskainita. Euskaraz. 20 euro.
'Grupo de literatura de mujeres del mundo', Mertxe Trantxerekin. 9 euro.
'TxaranGORA!!'. Andragorarekin elkarlanean. Ines Osinagak eskainita. 12 saio. 21,6 euro.
Ipuin kontaketa saioa Maite Frankorekin, 4-8 urteko haurrentzat.
Miren Amurizaren 'Pleibak' liburua aztertuko dute, Alaine Agirrek dinamizatuta.
'Txilarreko sukaldaria. Pello Rubiori elkarrizketa'.
Amezketako argazkien hirugarren erakusketa. 'Talaiak eta pilotariak'.
Carmen Mateo Orusen akuarelak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
'Bai bakarrik da bai. Amaitu dezagun sexu-indarkeriarekin', Amnesty Internationalen erakusketa. Arratsaldez ikusi nahi izatekotan, 675 71 32 51 telefono zenbakira deitu behar da.
Graffiti tailerra. Tailer teoriko eta praktikoa. 75 euro. Abenduak 10, 12, 17 eta 19; eta urtarrilak 14 eta 16.
Juremaren Pelofuegoren 'Itzulera ezkutuaren esnatzea' erakusketa. Berrogei artelan inguru biltzen ditu, zeramikaz egindako eskulturak eta olio zein akriliko pinturak tartean. Azken urteetako lanaren emaitza dira, eta bereziki nabarmentzen dira tamaina handiko margolanak eta izaera antropomorfikoa duten eskulturak, karga sinboliko eta emozional handikoak.