Maite Frankorekin 'Nire etxea zure etxea da'. LH4ko ikasleentzat. 10:00. Fleming Herri Eskolan. 11:30. Zubimusu ikastolan.
Monica Leivak dinamizatutako saioa, gaztelaniaz. 16 urtetik gorakoentzat. Amelie Nothomb-en 'Estupor y temblores' liburua aztertuko dute.
Xilografia tailerra (linolio gainean): sormena eta aldarrikapenak plazara, Oihana Ugarterekin. 10 saio. 18 euro.
'Hamar marra' liburuaren aurkezpena. Amaia Agirre aurkezle lanetan, Iraitz Lizarraga idazlearekin eta Izaro Lizarraga ilustratzailearekin. Doan.
Amezketako argazkien hirugarren erakusketa. 'Talaiak eta pilotariak'.
Carmen Mateo Orusen akuarelak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
'Bai bakarrik da bai. Amaitu dezagun sexu-indarkeriarekin', Amnesty Internationalen erakusketa. Arratsaldez ikusi nahi izatekotan, 675 71 32 51 telefono zenbakira deitu behar da.
Juremaren Pelofuegoren 'Itzulera ezkutuaren esnatzea' erakusketa. Berrogei artelan inguru biltzen ditu, zeramikaz egindako eskulturak eta olio zein akriliko pinturak tartean. Azken urteetako lanaren emaitza dira, eta bereziki nabarmentzen dira tamaina handiko margolanak eta izaera antropomorfikoa duten eskulturak, karga sinboliko eta emozional handikoak.