TolosandBlues jaialdia dela eta, Euskal Herria plazako azoka San Frantzisko pasealekuan egongo da kokatuta.
San Pedro Eguna 10:00. Diana. 11:00. Meza nagusia. Ondoren. Dantza-soka, pilota eskolako finalak eta hamaiketakoa. 18:00. Kalejira, herriko trikitilariak, txistulariak, Usarrabi abesbatza, buruhandiak eta erraldoiak bertan direla. 18:30. Sagardo dastaketa. 19:00. Patata tortilla txapelketaren sari banaketa. 22:30. Suzko zezena. 23:30. Kaos Etiliko eta DJ Fresa Morango.
TOPA jaialdia. Ezagutuko dugu elkar lelopean, TOPA! Jaialdia egingo da Tolosan Hitzetatik Ekintzetara ekimenari itxiera emateko. Alde Zaharreko Berroneratze Plan Integralaren ingurumarian, ArantzazuLab, Kutxa Fundazioa eta Kalea(n) Bizi egitasmoarekin elkarlanean. 10.00-10.30. Ateen irekiera non sarreran edizio honetako KLIKen erakusketa egongo den. 10.30-11.00. Ongi-etorria eta Ekintza esperimentala: aurreiritziak hausten. 11.00-12.40. Joko parte hartzaileak: harremanen inguruko hausnarketa ikuspegi desberdinak landuz. 12.45-14.00. Mahai-ingurua: mokaduak eta konexioak. 14.00. Jardunaldiaren itxiera eta elkartrukea: etorkizunean elkar laguntzeko opariak.
VIII. Ataria Pilota Topaketako finalak.
7 pintxo, 7 herrialde ekimena egingo dute Herrigunean, Herribizigune elkartearen eskutik. Joxetxo Otegik landare jangarri ezberdinekin erakusketa bat eskainiko du. Haurrentzat jolas kooperatiboak egongo dira Herrigunean.
San Pedro eta umeen eguna 11:00. Meza nagusia. 12:00. Umeen jolasak. 14:00. Umeen eta gurasoen arteko bazkaria. 17:30. Gazteen arteko herri kirolak. 21:00. Herri afaria elkartean. Ondoren. Joxe Mendizabalek alaitutako gaua.
Lagunen arteko herri kirol desafioa. Aizkora, harri-jasotzea, txingak eta korrika. Julen Kañamarens eta Iñaki Errazkin.
TOPAk elkarretaratzeko deia luzatu du. Herritarrek eskualdeko ospitalearen inguruko informaziorik «ez jasotzea» salatu eta eskualdeak «zerbitzu guztiak» izango dituen ospitale publiko bat «behar duela» nabarmendu dute.
San Pedro eguna 12:00. Meza. 12:30. Herritarrentzat hamaiketakoa, ostatuan. 16:30. Herritarren arteko patata tortilla lehiaketa. 20:00. Triki poteoa tortillak dastatuz. 21:30. Herri afaria eta bingoa. 00:00. DJ Naza, lokalean, goizaldera arte.
12:30. Meza nagusia. Ondoren. Hamaiketakoa eta trikitilariak. Arratsaldean. Berriro trikitixa iluntzera arte.
13:00. Lopez-Mendizabal pasealekuan. Star Blues (Euskal Herria). Goierri barrenean sorturiko Blues Rock taldea 2010 eko irailean; rock klasikoen moldaketak eta bere abestiez osaturiko errepertorioa dute. Ezaugarri nagusiena, Blues musika euskaraz abesten dutela da. Taldekideen artean Yon Labayen tolosarra dago. 18:30. Zerkausian. Ander Zubillaga (Euskal Herria). Tolosar gitarra-jotzailea, bluesa, country eta rocka uztartzen dituen Fingerstyle estiloagatik ezaguna. 19:30. Plaza Berrian. Joan Pau Cumellas Band (Katalunia). Bartzelonako bluesaren bi erreferentek gidatutako banda. Gai klasikoak eta berezko konposizioak jorratzen dituzte, jazz- eta country-osagaiekin. 23:00. Plaza Berrian. Billy Branch (AEB). Chicagoko bluesaren legenda, hiru aldiz Grammy sarietarako izendatua eta Emmy eta Addy sari bana irabazitakoa. Billy Branch bluesaren hezkuntzaren aitzindaria da. Eskoletan bluesa ikasteko plan bat garatu zuen lehen artistetako bat izan zen. Euskal Herria bisitatzen duen bigarren aldia da.
Eskolarteko txirrindulari lasterketa, herrian zehar. Benjaminak, alebinak eta infantilak.
Booloo Senegalgo etorkinen elkartearen pintxo potea. Produktu senegaldarren erakusketa, Sapali perkusio musikaz girotua.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
Jose Mari Razkinen 'Itzalaren goraipamena' argazki erakusketa. Japoniarrek itzaletan topatzen omen dute edertasunaren muina. Joxe Mari Razkinek ere bai. Itzal-argiz betetako zuri-beltzeko argazkiak jarri ditu erakusgai. Wabi-Sabi ikuspegi estetikoan akastun, osatugabeak eta aldakorrak diren elementuen edertasuna kontutan hartzen da. Erakusketa honetan platano azala, arrosa zimeldua, tipul azala edo piper zimurtua ikuspegi horren adibide garbiak dira.
Kultur etxeko tailerretan egindako lanen erakusketa. Pintura, zeramika, ehoziri, argazki eta eskulanen tailerretan egindako 200 lan bilduko dira.
'Motxila ibiltaria' erakusketa.
Kultur etxeko kultur lantegietako ikasturteko lanen erakusketa. 09:00-14:00. Astelehenetik ostiralera. 09:00-16:00. Asteazkenetan.
Areto futboleko San Joan txapelketa, Kirolagunak elkarteak antolatuta.
Oihal akrobazia ikastaro trinkoa, Beatriz Corralen eskutik.