2024/06/29 13:00 - 23:00
13:00. Lopez-Mendizabal pasealekuan. Star Blues (Euskal Herria). Goierri barrenean sorturiko Blues Rock taldea 2010 eko irailean; rock klasikoen moldaketak eta bere abestiez osaturiko errepertorioa dute. Ezaugarri nagusiena, Blues musika euskaraz abesten dutela da. Taldekideen artean Yon Labayen tolosarra dago.
18:30. Zerkausian. Ander Zubillaga (Euskal Herria). Tolosar gitarra-jotzailea, bluesa, country eta rocka uztartzen dituen Fingerstyle estiloagatik ezaguna.
19:30. Plaza Berrian. Joan Pau Cumellas Band (Katalunia). Bartzelonako bluesaren bi erreferentek gidatutako banda. Gai klasikoak eta berezko konposizioak jorratzen dituzte, jazz- eta country-osagaiekin.
23:00. Plaza Berrian. Billy Branch (AEB). Chicagoko bluesaren legenda, hiru aldiz Grammy sarietarako izendatua eta Emmy eta Addy sari bana irabazitakoa. Billy Branch bluesaren hezkuntzaren aitzindaria da. Eskoletan bluesa ikasteko plan bat garatu zuen lehen artistetako bat izan zen. Euskal Herria bisitatzen duen bigarren aldia da.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!