Tolosaldeko pentsiodunen elkarretaratzea, udaletxe aurrean, pentsio duinak eskatzeko. Ondoren, manifestazioa egingo dute herrian zehar.
Euskaran Ados! mahai irekiaren bilkura. Euskararen erabilera sustatzeko plana, 23. Korrika, 'Bizkarsoro' filma, Iñaki Iurrebasoren hitzaldia, ikasleentzat errefortzu saioak eta eskualdeko harrera plana aztertuko dituzte.
Ane Gebara (Euskal Herria) eta Nelson Calderon (Kolonbia). Umeentzako, euskaraz eta gaztelaniaz.
Tolosako Mugimendu Feministak eta Tolosako Udalak deituriko elkarretaratzea Tolosako osteopatia-kontsultategi batean izandako sexu erasoak salatzeko.
Osteopata batek gutxienez bi emakume eraso ditu eskualdeko kontsulta batean, hori saltzeko elkarretaratzea deitu du Itaiak.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
'EmakumeARTEan' jabetze eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia, argazkigintza eta sormen akelarrea.
Matilde Urdangarin Palacioren pintura erakusketa. Teknika eta gai ezberdineko koadroz osatu du oraingo erakusketa hau 84 urterekin Urdangarinek.
Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako elikagai bilketa, Tolosaldea Sahararekin elkartearen bitartez. Bilketa puntuak: Alegiako Herri Eskola eta Aralar Institutua.
Tolosaldea Sahararekin elkartea, janari eta material bilketa egingo da Saharara bidalketa egin ahal izateko. Bilketan, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixa-oihalak eta eskola materiala dira eskatzen direnak. Materiala udaletxera edo Zumadi eskolara eraman daiteke.
Google Aplikazioak zure smartphonean. 18 ordu. Gaztelaniaz.
Urtero bezala, aurten ere Tolosaldea Sahararekin Elkarteak Mendebaldeko Saharara gauzak bidaltzeko bilketa kanpaina hasi du. Urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra bitarte eraman ditzakezu gauzak Ikaztegietako Udaletxera, 8:30-15:00 bitartean. Hauek izango dira bilduko diren gauzak: lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixa-oihalak eta eskola materiala.
'Munduko txotxongiloak' erakusketa. Vietnam, Txina, Indonesia, Mali eta Euskal Herriko txotxongilo-sorta bat da.
'Google argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak'. Euskaraz. Doan.