14:45-16:00. Eskolako desfilea, herrian zehar. Ondoren. Txokolate jatea guraso elkartearen eskutik, eskola atarian. 18:00. Haurren dantza emanaldia, plazan. 19:30. Pintxo-pote mozorrotua.
'Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen'. Doako hitzaldia. Leyre Canok zuzenduta. Haur eta nerabeen gurasoentzako.
'Peruko sukaldaritza Tolosako azokako produktuekin'. Tolosan bizi den eta sukaldaritza maite duen Ricardo Tanaka perutarrarekin.
'Kutsidazu bidea Ixabel' antzezlana, Ester Povedaren gidaritzapean. Aloña Izagirre, Ana Goñi, Aran Rodas, Joana Hernandez, Mikel Agirretxe eta Oihane Vergara.
Raku tabernaren II. urteurrena. 19:00-20:00. Happy hour. Kañak euro bat. 23:00. DJ Sassy.
'Kortxoaren dilema' antzezlana, Tartean teatroren eskutik. Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak Mireia Gabilondo zuzendariaren aginduen menpe jarri dira Patxo Telleriak berak idatzitako komedia politiko honetan, aktualitate handiko egungo istorio bat kontatzeko. Fernando Bernués-ek sinatzen du eszenografiaren diseinua.
Casino elkarteak antolatutako VI. Txotx Solidarioa. Aurten bildutako dirua Lerin Solidario Gobernuz Kanpoko Erakundeari emango zaio, Tolosako Tolotro taldearekin batera Afrikan egiten dituen lanetarako. Afaria sagardotegiko menua izango da, eta Tolosaldeko sagardogileen ekarpenari, eta salneurri bereziak egiten dituzten jenero hornitzaileei esker, pertsonako 30 euroan eskainiko da, zuzeneko musikaz eta zozketa bereziez lagunduta gaua girotzeko.
The Clayton eta Letagin taldeen kontzertua. Langabetuek 3 euro eta jlangileek 5 euro.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
'EmakumeARTEan' jabetze eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia, argazkigintza eta sormen akelarrea.
Matilde Urdangarin Palacioren pintura erakusketa. Teknika eta gai ezberdineko koadroz osatu du oraingo erakusketa hau 84 urterekin Urdangarinek.
Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako elikagai bilketa, Tolosaldea Sahararekin elkartearen bitartez. Bilketa puntuak: Alegiako Herri Eskola eta Aralar Institutua.
Tolosaldea Sahararekin elkartea, janari eta material bilketa egingo da Saharara bidalketa egin ahal izateko. Bilketan, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixa-oihalak eta eskola materiala dira eskatzen direnak. Materiala udaletxera edo Zumadi eskolara eraman daiteke.
Google Aplikazioak zure smartphonean. 18 ordu. Gaztelaniaz.
Urtero bezala, aurten ere Tolosaldea Sahararekin Elkarteak Mendebaldeko Saharara gauzak bidaltzeko bilketa kanpaina hasi du. Urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra bitarte eraman ditzakezu gauzak Ikaztegietako Udaletxera, 8:30-15:00 bitartean. Hauek izango dira bilduko diren gauzak: lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixa-oihalak eta eskola materiala.
Mekanografia. Ikasi hutsetik. 10 ordu. Euskaraz.
'Munduko txotxongiloak' erakusketa. Vietnam, Txina, Indonesia, Mali eta Euskal Herriko txotxongilo-sorta bat da.