09:00. Soken irekiera. 11:00. Speedline txapelketa. 12:00. Acroyoga. 17:00. Freestyle erakustaldia. 20:00. Showa. 20:30. Soken itxiera. 22:00. Musika emanaldia.
V. MELOKOTOI ERRUGBI TOPAKETA 11:00. Errugbi partidak, Danenako zelaian. La Unica R.T. (Iruñea), Hernani Club Rugby, Miarritze (BOPB) eta A. V. K. Bera Bera (Donostia). 14:00. Bazkari herrikoia, Joxe Arregi plazan. 21:00. Bertso afaria, Oihana Iguaran eta Andoni Egañarekin, Urkamendi elkartean. Gai jartzailea: Igotz Alkorta. (Sarrera erosi behar da).
12:00. Sagardo dastaketa. 14:30. Bazkaria (Zerrenda Arkupen eta gaztetxean; apuntatzeko azken eguna abuztuak 31). Ondoren. Poteo musikatua. 21:30. Afaria. 23:00. DJ Txekor eta DJ EO. *Sarrera: langabetuek 4 euro eta langileek 6 euro. Gauean txirrisklasa banatuko da.
Gazteentzako txirrindulari lasterketa, XLI. San Bartolome saria, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik.
Allur dantza taldearen Luberri ikuskizuna. Elkartasunean dago talde baten indarra eta ahalmena. Haien gazte izaera eta desadostasuna aldarrikatzen, mundua jarriko dute dantzan. «Elkartzeko, nahasteko, ospatzeko eta ezagutzeko. Nahiz eta noizbehinka hanka sartu, bidean ikasteko. Umorearekin, ametsekin, minarekin eta saminarekin. Baina beti irrifartsu eta festarako egarritsu». Autobus zerbitzua izango da. Autobusa 17:00etan irtengo da San Frantzisko elizaren pareko geltokitik eta itzulera ekitaldia amaitu ostean egingo du, leku berera. Eserlekua erreserbatzeko, kultura@tolosa.eus helbidera idatzi beharko da, izen-abizenak, eserleku kopurua eta harremanetarako telefono bat zehaztuz. Zerbitzua doakoa izango da.
Walt Whitmanen idazle estatubatuarraren Belar Hostoak (Leaves Of Grass) liburutik zenbait testu euskaratu, abesti bilakatu eta argitaratu zituen Txomin Artolak 1978an. Orain, lehen disko hartako kantuak berrikusi eta euren erara moldatu dituzte egitasmo honetarako, haren esentzia mantenduz, baina, era berean, ikuspegi musikal berri bat emanez. Taula gainean izango dira Dani Venegas, Andoni Etxebeste, Antxon Sarasua, Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte.
Tolosako txotxongilo museoari oso modu berezian lotuta egon diren eta dauden konpainien kartel eta txotxongiloez osatutako bilduma bat da. Besteak beste, Titiriteros de Binéfar, La Fanfarra, Jordi Bertran, La Tía Norica, Txotxongillo taldea, Búho Maravillas, Retablo de figurillas, Anita Maravillas, Bihar Txotxongilo Antzerkia, L`Estaquirot, Teatro de Marionetas de Oporto eta Bonecos de Santo Aleixo konpainien lanak ikusgai izango dira.
'Mugarik gabe zizelkatzen. Grenzeloos Beeldhouuwen'. 50 eskultore herbeheretar eta euskaldun baino gehiago.
Alpino Uzturreren mendi irteera Arratillera. Informazioa: alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.