2023/09/02 17:30

Kultura Plazara [BERTAN BEHERA]

Kultura Plazara [BERTAN BEHERA]
Aldaba, Tolosa

Allur dantza taldearen Luberri ikuskizuna. Elkartasunean dago talde baten indarra eta ahalmena. Haien gazte izaera eta desadostasuna aldarrikatzen, mundua jarriko dute dantzan. «Elkartzeko, nahasteko, ospatzeko eta ezagutzeko. Nahiz eta noizbehinka hanka sartu, bidean ikasteko. Umorearekin, ametsekin, minarekin eta saminarekin. Baina beti irrifartsu eta festarako egarritsu».

Autobus zerbitzua izango da. Autobusa 17:00etan irtengo da San Frantzisko elizaren pareko geltokitik eta itzulera ekitaldia amaitu ostean egingo du, leku berera. Eserlekua erreserbatzeko, kultura@tolosa.eus helbidera idatzi beharko da, izen-abizenak, eserleku kopurua eta harremanetarako telefono bat zehaztuz. Zerbitzua doakoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!