Baserriko eta kaleko material, teknika eta produktu desberdinen azoka: gazta, eztia, kontserbak, bitxiak, larruzko eta arizko jantziak eta osagarriak. Herriko, bailarako zein Euskal Herriko artisauak eta elikagai ekoizleak.
Tolosako Ekinbide Etxeak Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiarekin lankidetzan antolatutako Maiatzeko Doinuak zikloa. Eider String Quartet: Celia Moreno (biolina), Antonio Martinez-Abarca (biolina) eta Miguel Lopez (biola).
12:00. Herri kirolak: Lucia Orbe, Karmele Gisasola, Jon Gisasola eta Ioritz Gisasola. 14:30. Herri bazkaria. Ondoren. Jexux Mari Irazu eta Iker Zubeldia bertsolarien emanaldia. 17:00. Potxin eta Patxin pailazoen, Baserrian emanaldia. 18:00. Tio Teronen semeak taldearen Festamentua emanaldia. 19:00. Jokin Goenagarekin kantaldia Ibarrako Koruak girotuta.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Arte Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanen hautaketa bat egingo dute eta ondoren, erakusketa bat antolatuko dute.
'Mendian gora'. Euskal mendizaletasunaren historiaren erakusketa.
Ereite elkarte multikulturalak proposatzen duena, Eskuahaldunak eskultoreen elkartea eta Billabonarte artista elkartearekin batera, aniztasunaren errealitatea, artearen bidez erakustea da.
Argazki lehiaketako argazkiekin erakusketa, udaletxeko sarreran.
Motxila ibiltarian misio berriaren erakusketa. 'Ipuinak nahasten'.
Iñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.
Motxila ibiltarien misio berriaren erakusketa.
Migdala outlet festa. Arropa eta osagarriak. Sarrera doan. Taberna eta musika zuzenean. 10:30-13:30 eta 16:30-20:00.
Seve Iglesias Santos billabonatarraren Anitza pintura erakusketa. 9 urte zituenetik margotzen du eta orain 75 ditu. Bere kabuz ikasi du eta akuarela, pastela zein akrilikoa erabiltzen ditu.