Goiz eta arratsaldez, Tolosa CFren 100. urteurrenaren ospakizunen barruan, gimnasia erritmoko txapelketa.
'Ombuaren itzala' filmerako castinga. 10:30-14:30. Aktoreak aukeratzea. 16:00-20:00. Figuranteak aukeratzea.
Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxearen inaugurazioa. 10:30. Espazioa ezagutzeko bisita gidatua. 11:30. Txupinazoa eta kalejira egingo da trikitilariekin eta Batumore taldearekin, Emakumeon plazatik irtenda. 13:30. Tolosako alkateak, herriko ordezkari politikoek eta talde eragileak hitza hartuko dute, 2016az geroztik egindako lanketa eta elkarlana balioan jarri eta Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxeak aurrerantzean eskainiko dituen zerbitzuen berri emateko, besteak beste. Ondoren. Bertso saioa izango da Amaia Agirre eta Uxue Alberdiren eskutik; Ayvee eta Alai abeslariek ere parte hartuko dute ekitaldian. Ondoren. Luntxa izango da, bertaratzen direnentzat. Ate irekiera ekitaldira herritar oro dago gonbidatuta. Hala ere, parte hartu nahi dutenek asistentzia konfirmatzea eskatu du udalak, berdintasuna@tolosa.eus helbidera idatziz edo 943 670 383 telefonora deituz.
Burujabetza. Demokrazia zuzena proposamen berriaren aurkezpena.
17:00. Ekain pailazoaren emanaldia, bere malabare eta bihurrikeriekin. Ondoren. Txokolatea.
Dantza Festa. Lorea Intxausti, Joanes Echeveste eta Asier Burguete aktoreek zuzenduta.
20:00. Konbenio del Metal eta Jam Session. 21:30. Pizza & Beer. 22:30. Jam session. Sarrera doan.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.
Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.