2023/04/01 10:30
Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxearen inaugurazioa.
10:30. Espazioa ezagutzeko bisita gidatua.
11:30. Txupinazoa eta kalejira egingo da trikitilariekin eta Batumore taldearekin, Emakumeon plazatik irtenda.
13:30. Tolosako alkateak, herriko ordezkari politikoek eta talde eragileak hitza hartuko dute, 2016az geroztik egindako lanketa eta elkarlana balioan jarri eta Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxeak aurrerantzean eskainiko dituen zerbitzuen berri emateko, besteak beste.
Ondoren. Bertso saioa izango da Amaia Agirre eta Uxue Alberdiren eskutik; Ayvee eta Alai abeslariek ere parte hartuko dute ekitaldian.
Ondoren. Luntxa izango da, bertaratzen direnentzat.
Ate irekiera ekitaldira herritar oro dago gonbidatuta. Hala ere, parte hartu nahi dutenek asistentzia konfirmatzea eskatu du udalak, berdintasuna@tolosa.eus helbidera idatziz edo 943 670 383 telefonora deituz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?