Oihana Ugarte Iriarte formatzailearekin. Euskaraz. 10 euro. 8 saio guztira.
Ainara Sarasketa Alberdirekin. 6 saio. Euskaraz. 10 euro.
Javi Rivero eta Gorka Ricorekin. Gixatuak eta postre bat. Errezetak prestatu eta bertan afaldu.
'Petare, Miren Egigurenen puskak' liburua aztertuko dute. Miren Egiguren bertan izango da.
Joseba Sarrionandia Uribelarrearen Munduari bira eman zion ontzia lana aztertuko dute. Joseba Sarrionandia bertan izango da.
Tolosa CFren mendeurrenaren barruan. 'Gure kirolaren aurrerakuntza teknologikoak', Iñaki Arratibelek gidatuta. Sarrera librea, edukiera bete arte. Jon Iriberri, Josu Gomez, Alfonso Azurza eta Alex Noguesek euren iritziak mahai gaineratuko dituzte.
Iñigo Errastik itzulitako 'Frankestein' lana aztertuko dute. Yurre Ugartek dinamizatuta.
'Irulegiko eskua. Indusketa arkeologiko baten kronika'. Mattin Aiestaranen, Aranzadiko arkeologoaren, hitzaldiarekin. Oreka TX eta Amaia Elizaranen musika eta dantza ikuskizunarekin. 5 euro.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
'Emakumeak han eta hemen'. Literaturan emakumeek egindako ekarpenak irakurgai, udaletxeko sarreran.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).
Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.