Etxera eguna jaialdia. Musika, umorea, bazkaria, jokoak, konbi-karpa eta haur txokoa. 11:30. Kantu jira, Villabonako kaleetan zehar, Errebote plazatik hasita. Mendi martxak Orio eta Andoaindik Villabonara.
LH 5-6ko gazteentzat irteera antolatu du Isastira, zaldian ibiltzeko. Izena emateko: gazteria@anoeta.eus edo 688 76 13 43.
VII. Euskal Kontalarien Topaketa. 09:30. 'Hitzorduen hitzordua'. Hizlariak: Dorleta Kortazar, Ines Bengoa, Jokin Irungaray, Bego Alabazan, Pedro Alabazan eta Ane Gebara. Joxemari Karreren koordinazioarekin. Euskaraz, helduentzat. 12:30. Yoshi Hioki (Japonia). 13:30. 2023 Urrezko Kalabaza sariak. 17:00. Andoni Ollokiegiren musika emanaldia.
10:00. Familiarteko jolas olinpiadak. 11:30. Herri kirolak vs. crossfit. 13:30. Xerapia astoa Ibargaiko belazean egongo da. Ea non egiten duen kaka. Egin apustu! 13:30. Trikitilariekin kalejira. 15:00. Bazkaria. 16:30. Bertsolariak. Amaia Agirre eta Unai Mendizabal. 19:30. Distopia elektrotxaranga. 23:30. DJ Reibax.
Asisko Urmeneta Otsoa irudigile era komunikatzaileak eskainiko du ikastaroa: 'Euskal Herriko historia osatzen'.
10:00. Auzloana. 14:30. Bazkaria. Ondoren. Bingoa eta poteo musikatua. 23:00. Manitu eta DJ Padu.
10:00. Mendi ibilaldia. Douglas izeira. Amaieran, hamabitako parte hartzaileentzat. 16:00. Herri arteko pilota txapelketako partidak. 17:00. Ume jolasak eta eskulanak, Bizkor guraso elkarteak antolatuta. 19:00. Patata tortilla lehiaketa. 20:30. Barrikotea. Egunari amaiera emateko. DJa.
10:30. Ate irekiera. 11:30. Bisita gidatua. 12:00. Foodtruck. 12:00. Bertso saioa. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Oihana Iguaran. Amaia Agirre gai jartzailearekin. 13:00. Ardo dastaketa. 13:30. Anariren kontzertua. 14:30. Menu gastronomikoa, Roberto Ruizekin.
Uda urte berriari ongi etorria. 10:30. Pello M. Otaño plazatik. 11:00. Motzanen ibilaldia. Inguruko zuhaitz eta landareak. Eskuetatik eskuetara ekimenaren barruan, adin guztietarako txangoa azalpenekin. Eguerdian. Plazan, Euskal egutegiko urteberriari ongi etorria.
Usabalgo langileen grebaren barruko mobilizazioa. 11:00. Elkarretaratzea, Trianguloa plazan.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Urteak bete, abenturak bizi' ikuskizuna. Bi saio: 11:00 eta 16:00. Amarozko auzo elkartea eta Bonberenearekin elkarlanean antolatuta. Pailazo taldearen 35. urteurrena, Amarozko auzo elkartearen 50. urteurrena eta Bonberenearen 25. urteurrena ospatuko dute.
Tolosa Kantariren kantu jira. 12:00. Tonto kaletik abiatuko dira. Ondoren. Bazkaria.
Kukurik talo ikastaroa antolatu du. Bertan ikasiko da nola egin orea, taloak nola jo eta taloa nola erre behar den. Izena emateko: 686 24 61 19 edo 645 73 45 96.
18:30. Tolosako musika bandaren. Udaberri hasierako kontzertua, Zerkausian, Idoia Balza Garmendiak zuzenduta.
Ines Osinaga. 'Ibilbide artistikoa: hitzez eta musikaz'.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
'Emakumeak han eta hemen'. Literaturan emakumeek egindako ekarpenak irakurgai, udaletxeko sarreran.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).
Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.
Tolosako komertzioetan gastatzeko bonuen salmenta, 20 eurorekin 30 euro gastatu. 08:00-14:00 eta 16:00-20:00. Larunbatean goizez bakarrik. San Frantzisko kaleko etxolan.