Ane Gebara ipuin kontalariaren 'Basoko paseoak'. 4 urtetik aurrera (helduen laguntzarekin).
18:00. Ziotza pilota eskolako umeen partidak. 19:00. Paleta eta larruzko pilotarekin. Leire Galdos / Itsaso Erasun eta Amaia Irazustabarrena / Miriam Delgado. 20:00. Erremontea. Etxabe II - San Migel eta Jabalera - Aizpurua.
Villabonako Subijana etxean 'Zure platerean hasten da mundua' solasaldi-merienda. Nolakoa izango da gure etorkizuneko elikadura? Zentzumen guztiak erabiliz hausnarketa egiteko saioa egingo dute.
Eduardo Mokoroa musika eskolak eskainita. Sarrera solidarioa izango da, beharra duten familiei eskainiko zaie bildutako dirua. Helduek 6 euro eta haurrek 4 euro.
Tolosako Ekhima Yoga Zentroan egingo da saioa. Elkarrekin abesteko espazio bat, norberarekin eta besteekin konektatzeko, disfrutatzeko eta bibrazioa igotzeko. Izena eman edota informazioa eskuratu daiteke 634 42 26 73 telefono zenbakian. Sarrera: borondatea.
'Presoen ibilbidearen balantzea eta etxerako bidearen ezaugarriak' solasaldia.
16:30. Gabonetarako apaingarriak egiteko tailerra. Susana Garciak gidatuko du. 19:00. Loatzoko emanaldia.
Eskuz binaka elite mailan. X. Antton Pebet. Final erdiak.
'The spolem girls'. 60ko hamarkadako estiloko Gabon ikuskizuna, Gabonen kantuak betiko klasikoekin elkartuz. Nahikari Berasategi, Naroa Soro, Sara Grajal eta Natalie Keskin. Sarrera: 8 euro.
'Kaxiano oroituz' kontzertua. Sarrera doan. Musikariak: Eneko Dieguez (saxoa), Iker Telleria (perkusioa), Iñaki Dieguez (akordeoia), Jesus Mari Esnaola 'Xoane' (akordeoia), Joxan Goikoetxea (akordeoia), Kristina Aranzabe (ahotsa) eta Leire Berasaluze (ahotsa). Danztariak: Jurgi Errandonea, Lide Bengoetxea eta Onditz Esnaola.
Giza Eskubideen eta Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunen harira, 'Rafiki' filmaren proiekzioa, jatorrizko bertsioan, azpidatziekin. Keniako bi emakumeren amodio afera kontatzen du, baita horrek familietan sortzen dituen gorabeherak ere.
Estitxu Pinatxoren kontzertua, Ostiral Kulturalak ekimenaren barruan.
San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.
Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.
'Inaxio Begiristain: Bata zu eta bestea ni' erakusketa. Abenduaren 12, 13, 14 eta 16an (18:30-20:30) eta abenduaren 17an eta 18an (11:30-13:30).
09:00-16:00. Bigarren eskuko elkartasun azokarako material bilketa eskolan.
'Ilustrazio pasealeku eta zumardiak Euskal Herrian' erakusketa.
Herrikide ikastetxearen eta Kirikiño aisialdi taldearen Eguberrietako lata kanpaina. Abegi, Caritas eta Gurutze Gorria laguntzeko. Eskolako idazkaritzetan egongo da janaria emateko aukera..
'Smatphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi' ikastaroa, 14 orduz, gaztelaniaz.
'Korapiloak askatu: elkartasun hariak Palestinara'. 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 bitarteko ordutegian.
Gabonetako gabonsarien banaketa, Harizpe jubilatu elkartean. Bazkide txartela eskatuko da.
'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi', 14 oruko ikastaroa, gaztelaniaz.
Emakume nigeriarren Divina elkartearen eskutik erakusketa: ‘Afrikako emakumeak, inspiratzen duten emakumeak’.
Oinarrizko produktuen bilketa herrikoia, herriko dendetan, abenduaren 15etik 17ra eta Eroski eta BMko atarietan, abenduaren 17an.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
Ordubete pasatxo irauten duen ibilaldi antzeztua. Eguberriaren zentzua berreskuratzea helburu, kontakizunean, eguzkiak neguko solstizioan duen lekua izango da ardatz nagusia; honi loturik, usadio zaharrak gogoratuko dituzte, nekazarien lana, emakumeen lana gogoan hartuz.