10:30. Jokoak haurrentzat (HH eta LH) eta Holy festa, San Migel plazan. Ondoren. Buruhandi txikiak. 17:30. Familientzako 'Zirkus' ikuskizuna plazan, Malas Compañías taldearen eskutik. 18:30. Kalejira buruhandi eta erraldoiekin, Loatzo Musika Eskolako txistulari eta trikitilariek lagunduta. Ondoren. Txistor-jatea, Share elkartean. 22:30. Play back jaialdia, San Migel plazan. Ondoren. Zuzeneko musika emanaldiak gazteen karpan, Errekalde tabernan eta Enara tabernan.
18:00. Harrera. 19:00. Tailerrak. 21:00. Afaria. 22:30. Umore ikuskizuna. Julen POrtillo, Telmo Irureta eta Pello Madariaga.
'Ipuinaren ordua' Pello Añorgarekin. Gaur 18:00etan. 2015ean jaiotako haurrei zuzenduta dago.
Tolosa CF-ko mendeurreneko ospakizunak. 18:30. Mendeurreneko liburuaren aurkezpena, udaletxeko batzar aretoan. Joxemi Saizar eta Joseba Urretabizkaia liburuaren egileekin. Ondoren. Tolosa CF-ren mendeurrenaren erakusketaren inaugurazioa, Aranburu jauregian.
19:00. Presoen alde elkarretaratzea plazan. 19:30. Pintxopotea herrian zehar.
Hitzaldia, gaztelaniaz. Fernando Valladares. 'Klima aldaketa, giza potentziala giza jatorriko krisi baten aurrean'.
Lander Egiaren hitzaldia. Egiak 2014. urtean egin zuen bidaiaren inguruko azalpenak emango ditu. Tolosatik Tokiora egin zuen bidaiak 29.000 kilometro eta bi urte eta erdiko iraupena izan zuen.
Ostiral kulturalak ekimenaren barruan, Esanezin taldearen kontzertua.
'Koloreak' Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa. Hiru dimentsiotako kuadro surrealista gisa sortzen dituen mundu txikiak eta oleoak ur gainean osatzen dute Uxue Lasa Ameztoyren erakusketa.
'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi' ikastaroa. 14 ordukoa. Gaztelaniaz.
San Agustin jaietako argazki erakusketa, udaletxean, abendua bitarte.
Erakusketa. Bidaiak; arkatz, paper eta tintazko uneak. 'USK Garabateando Bidasoa'.
'Editatu bideoak zure Smartphonearekin' aurrez aurreko ikastaroa. 4 ordukoa.
Ikasle Abertzaleak taldeak antolatuta, Eskola Ibiltaria, 'Antolakuntzaz bidea ereiten' leloarekin.
Tolosa CF-ren mendeurrenaren erakusketa, Aranburu jauregian, azaroaren 13a bitarte. Argazkiak eta klubarekin lotura duten hainbat elementu izango dira ikusgai.
Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.