09:00. Diana, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo Dultzaina Taldeak alaituta. 11:30. Zunbeltz elkartearen eskutik Santioetako Rozioa. Kalejira Txermingo Zubimusu ikastolatik irten eta herrian zehar ibiliko da Andaluziako musikak aliatuta. 14:30. Santioetako Rozioaren bazkaria Kale Nagusian. 17:00. Haur parkea Arroan. Laser Tag 6 urteitk gorakoentzat. 18:00. Santioetako Rozioko kalejira Kale Nagusitik abiatu eta zezenetarako bidea egingo du, Gauerdi txarangak alaituta. 18:00. Sokamuturra Erreboteko plazan Gauerdi txarangak alaituta. Ondoren kalejira 21:00 arte Gauerdi txarangarekin.
'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.
Txangoak, sukaldaritza, ur-jolasak, buruhandiak, amalurra, mozorro-festak, herri-kirolak, karaokea... 3-14 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
Ekainaren 27tik uztailaren 29ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 artean.
Udaleku irekiak antolatu ditu Amasa-Villabonako Udaleko Gazteria sailak. LH5-LH6 arteko gaztetxoentzat.
‘Irribartea, Artea, Irribarra eta euskara, erein eta hazi’ eskultura erakusketa. Artea, Euskara eta Irribarra kontzeptuak uztartuta, 'Irribartea' izeneko proiektua jarri da abian, 41 euskal eskultoreen laguntzarekin. Erakusketa hau Kilometroak inguruan antolatu da eskulturaren mundua herrira hurbiltzeko. Eskulturak erakusketa-gune berean edo web orrian egongo dira salgai; salmentaren ehuneko bat Uzturpe ikastola antolatzen ari den Kilometroak 22 proiektuari laguntzeko erabiliko da.
Andre Maria eliza eta gangak. Astelehenetik ostiralera bisitak 11:30ean izango dira eta larunbatetan 13:00etan. Hizkuntza erreserbaren arabera aukeratuko da. Astelehenetik ostegunera euskaraz eta gazteleraz. Ostiral eta larunbatetan ingelesez eta frantsesez ere bai.
Tolosako Alde Zaharrera bisita gidatua. Hizkuntza erreserbaren arabera aukeratuko da. Astelehenetik ostegunera euskaraz eta gazteleraz. Ostiral eta larunbatetan ingelesaz eta frantsesez ere bai.