SAN PEDRO EGUNA 10:00. Diana 11:00. Meza nagusia, eta ondoren dantza-soka eta hamaiketakoa. 12:30. Pilota eskolako alebin eta benjaminen finalak. 18:00. Kalejira: herri trikitilariak, txistulariak eta koroa. Asteasu eta Zizurkilgo erraldoi eta buruhandiak. 21:30. Txintxon eta Mus txapelketa (21:30etik 21:55era izen emateak. Bikotekide batek gutxienez Asteasun erroldatuta egon behar du). 22:30. Bakarrizketa: Nekatutak (Antton Telleria).
Osasun ibilbidea. 10:30. Lehen taldea aterako da. Ordu t'erdi, 5 kilometro. 11:00. Bigarren taldea aterako da. Ibiltari lasaiak. 50 minutuko iraupena izango du, gutxi gorabehera kilometro bat ibiliko dira.
'Mila esker, Indio!' hitzaldia. 'Heroiek ez dute kaparik'.
San Pedro Eguna. 11:00. Meza nagusia. 11:45. Hamaiketakoa auzo elkartean.
'Alkatea bai esan?' egitasmoa. LH5-DB2 bitarteko ikasleei zuzendurik. Udaletxea bisitatuko dute ikasleek bertako funtzionamendua eta langileak ezagutzeko.
Udalerri euskaldunetako gazteen topaketa. 'Salto! udaleku ibiltariko parte hartzaileak Berastegiko gazteekin elkartuko dira.
Kale ikuskizuna Akerbeltz espeleo taldearekin, Amaia Covillarrekin eta Montse Solidarios taldearekin. 'Espeleo eta mendi tailerrak'. Umeentzat.
'Zarata' proiektuak LGBTI+ kolektiboaren inguruan kontzientzia sortzea du helburu. Museo batean aurki daitekeen audiogida moduko bat da, baina kasu honetan pisu nagusia entzumenak berak du, ez ikusmenak. Partaide bakoitzak bere mugikorrarekin QR kode bat irakurtzen du eta aurikularrak edota kaskoak erabiliz 45 minutu inguruko ibilbide bat egingo du. Audio horretan LGBTI+ kolektiboaren parte diren hamar euskal artisten ahotsak entzungo dira.
SAN PEDRO EGUNA Meza eta jarraian hamaiketakoa herritarrentzat, ostatuan. 17:00. Umeentzat jolasak eta ondoren txokolatada. 19:00. Futbito.
'Ama-alu-lur' ikuskizuna, Intujai teatroren eskutik. Helduentzat.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
"Grisa, gris zikina, gris ilun ia beltza, Ukrainako hirietan eta paisaian nagusitzen ari den kolorea da, bonbak eta basakeria beren lurraldean aurrera doazen heinean. Begiratu bestela testu honekin batera doan argazkiari. Suntsipena, moztutako bizitzak, etxetik ihes egin behar izan duten pertsonak zentzugabekeriaren eta indarkeriaren aurrean... Dena zuri-beltzeko paisaia bihurtzen duen izugarrikeria, non munduaren koloreak ere ihes egiten duen, suak, leherketek, dena suntsitzen duen gorrotoaren logikak zapalduta. Soilik herabe berde, itzali, egoki batzuek eusten diote multzoaren monokromia tristeari. Grisaren nagusitasun horren aurrean, kultur etxeko argazki-tailerrean beste kolore batzuk bilatzeari ekin diogu bizi garen lekuetan, gure kaleetan, gure eguneroko bizitzetan. Gorriak, urdin ilunak, zeru urdinak, laranjak, horiak, berdeak, bioletak... atzetik ibili, argazkiak atera eta buru gainean duten beiratean jarri ditugu. Kontsidera ezazue gerraz aski delako ziurtasuna isil-isilik adierazi nahi duen keinu gisa. Gerra guztietakoak".
'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketa. Edozein adinetako irurarrek parte har dezakete.
'Zu barik eztau' erakusketa. Giza aurpegien aberastasuna, Juxe Areta Goñiren eskutik.
'Gorputzak'. LGTBIQ eguna ospatzeko erakusketa.
Kultur lantegietako artelanen erakusketa. Egur taila, eskulanak, pintura, altzariak berritzea eta aldatzea, ehoziriak eta bainikak. Guztira 53 ikasle aritu dira, eta gehiengoa emakumeak izan dira (guztira 45). Ibartarrez gain, eskualdeko beste zazpi herritatik ere etorri dira parte hartzera. Partaideen bataz besteko adina 61 urtekoa izan da.
Gure Zirkuan zirku tailerrak. Akrobazia, trapezioa, oreka, oihalak eta malabareak. 2015ean baino lehen jaiotakoentzat. 80 euro, astebete. Ekainak 27-uztailak 1; uztailak 4-8 edo uztailak 11-15.
Areto futboleko San Joan txapelketa Usabal kiroldegian. Kirolagunak elkartea.
2019-2012 urteetan jaiotako haurrei zuzendurik. Oporretan euskaraz udaleku irekiak.
Pilota Eskolak antolatuta. Ziotzako pilotariek 40 euro eta gainontzeko pilotariek 50 euro. Izen-ematea ekainaren 15a arte 606 815 000 telefono zenbakian. 2003-2008 urteen artean jaiotako gaztetxoentzat hamaika ekintza antolatu dira.
Txangoak, sukaldaritza, ur-jolasak, buruhandiak, amalurra, mozorro-festak, herri-kirolak, karaokea... 3-14 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
Ekainaren 27tik uztailaren 29ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 artean.