10:00. Diana, Loatzo musika eskolako ikasleekin. 11:00. Meza nagusia. 12:00. Hamaiketako herrikoia. 13:00. Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano. Gai jartzailea: Joxe Ramon Aldasoro. 17:30. Alurr dantza taldearen emanaldia. Segidan. Haurrentzako gozokiak. 18:30. Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano. 19:30. Erromeria Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin eta jaien amaiera.
'Oinetakoak urratuz Keniatik Euskal Herrira'. Matthew Kiptanui eta Robert Pkemboi korrikalariak Alkizako herri eskolan. Keniaz eta kirolaz solasaldia Unai Ugartemendiak eta Josu Iztuetak gidatuta. Edonor joan daiteke ikus-entzule modura.
Eskualdeko pentsiodunen elkarretaratzea pentsio duinak eskatzeko.
'Ibilgailu elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak' tailerra, Energi Argitu programaren barruan. Izena emateko: argitu@gipuzkoa.eus edo 605 75 76 87.
San Joan dantzetako entsegua. San Joan bezperan edo Salontzo Egunean San Joan dantzak dantzatzeko entseguak ondorengo egunetan egingo dira, 20:15ean: ekainak 6, ekainak 13 eta ekainak 20.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
Virginia Peralesen 'Pintzelekin jolasean' erakusketa.
"Grisa, gris zikina, gris ilun ia beltza, Ukrainako hirietan eta paisaian nagusitzen ari den kolorea da, bonbak eta basakeria beren lurraldean aurrera doazen heinean. Begiratu bestela testu honekin batera doan argazkiari. Suntsipena, moztutako bizitzak, etxetik ihes egin behar izan duten pertsonak zentzugabekeriaren eta indarkeriaren aurrean... Dena zuri-beltzeko paisaia bihurtzen duen izugarrikeria, non munduaren koloreak ere ihes egiten duen, suak, leherketek, dena suntsitzen duen gorrotoaren logikak zapalduta. Soilik herabe berde, itzali, egoki batzuek eusten diote multzoaren monokromia tristeari. Grisaren nagusitasun horren aurrean, kultur etxeko argazki-tailerrean beste kolore batzuk bilatzeari ekin diogu bizi garen lekuetan, gure kaleetan, gure eguneroko bizitzetan. Gorriak, urdin ilunak, zeru urdinak, laranjak, horiak, berdeak, bioletak... atzetik ibili, argazkiak atera eta buru gainean duten beiratean jarri ditugu. Kontsidera ezazue gerraz aski delako ziurtasuna isil-isilik adierazi nahi duen keinu gisa. Gerra guztietakoak".
Kudeatu zaitez Google aplikazioekin. 16 ordu. Gaztelaniaz. Aurrez aurrekoa.
Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. 20 ordu. Gaztelaniaz.