09:15. Haragi kongresua Basque Culinary Center fakultatean. 22:00. %100 Tolosa Afaria, Casa Julian erretegian.
'Nola egokitu etxeko kontsumo elektrikoa tarifa berrietara erotu gabe' tailerra, Energia Argituren eskutik. Aldez aurretik izena eman behar da: argitu@gipuzkoa.eus edo 628 53 22 48.
Emakume idazleen irakurketa feminista. Natalia Ginzburg-en 'Familiako lexikoa'. Kattalin Miner-ek gidatuta.
Uztailaren 26an, Santa Ana egunean egingo den konpartsa herrikoiaren inguruko bilera informatiboa.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
Hazilan. Formazioa eta Tolosaldeko enpresetan edo erakundeetan praktikak, gazteentzat. Izena emateko edo informaziorako: lan@tolosaldea.eus
Virginia Peralesen 'Pintzelekin jolasean' erakusketa.
Euskal Eskultoreen Elkartearen erakusketa ibiltaria.Euskal Herri osoko ehun eskultore baino gehiagoren lanak biltzen ditu.
Pintura erakusketa. Maria Jose Labourdique eta Seve Iglesias. Astelehenetik ostiralera 18:00-20:30 artean eta larunbatetan 11:30-14:00 artean.
'Hizkuntza indigenak. Ama Lurra zaintzen' (Garabide elkartea).
'Google aplikazioak zure smartphonean'. 18 ordu. Gaztelaniaz.
"Grisa, gris zikina, gris ilun ia beltza, Ukrainako hirietan eta paisaian nagusitzen ari den kolorea da, bonbak eta basakeria beren lurraldean aurrera doazen heinean. Begiratu bestela testu honekin batera doan argazkiari. Suntsipena, moztutako bizitzak, etxetik ihes egin behar izan duten pertsonak zentzugabekeriaren eta indarkeriaren aurrean... Dena zuri-beltzeko paisaia bihurtzen duen izugarrikeria, non munduaren koloreak ere ihes egiten duen, suak, leherketek, dena suntsitzen duen gorrotoaren logikak zapalduta. Soilik herabe berde, itzali, egoki batzuek eusten diote multzoaren monokromia tristeari. Grisaren nagusitasun horren aurrean, kultur etxeko argazki-tailerrean beste kolore batzuk bilatzeari ekin diogu bizi garen lekuetan, gure kaleetan, gure eguneroko bizitzetan. Gorriak, urdin ilunak, zeru urdinak, laranjak, horiak, berdeak, bioletak... atzetik ibili, argazkiak atera eta buru gainean duten beiratean jarri ditugu. Kontsidera ezazue gerraz aski delako ziurtasuna isil-isilik adierazi nahi duen keinu gisa. Gerra guztietakoak".