Ostiral goizean egingo da VII. Lanbide Heziketa Azoka. Tolosaldeko 400 ikasle inguru gerturatuko dira eskualdeko eskaintza ezagutzera. Eskualdean dauden Lanbide Heziketako bost ikastetxeen eskaintza ezagutuko dute: Zizurkilgo Fraisoro Eskola LHII, Tolosako Peñascal Kooperatiba, Tolosaldea LHII, Inmakulada Lanbide Heziketa Ikastola eta Don Bosco LHII.
Irizar e-mobility-ko langileak astelehenean hasi zuten greba mugagabearen parte Kotxe Karabana egingo dute.
17:00. Txosnaren muntaia, auzolanean. Jai batzordeak hurbiltzeko deia luzatu die auzotarrei.
'Korri kuku korri' objekto ikuskizuna. 4 urtetik gorako haurrei zuzendurik.
Ahalduntze ikastaroak emakumeentzat. Mindfulness (martxoak 25, apirilak 1, 8, 29 eta maiatzak 6, 13, 20 eta 27). Bost euro. Izen-ematea: kultura@anoeta.eus (martxoaren 7tik 17ra).
'Sestremeneko kobazuloak' kontaketa familientzat, Mikel Susperregiren eskutik.
Miriam Mendoza ipuin kontalariak 3 urtetik gorako haurrei ipuin kontaketa saioa eskainiko die. Gurasoek parte hartzea gomendatzen da. Saioaren bukaeran, umeei kontatutako ipuinen liburu gida banatuko zaie parte hartzaileei.
'Bizitza eta heriotzari begirada berri bat' tertulia-gunea. Almaur elkarteko Iñaki Arregik gidatuko du solasaldia. Parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea: aurrez aurre gizarte zerbitzuen bulegoan, edo mezu bat bidaliz gizarte@anoeta.eus helbidera
'Pamir, distantziak' ikus-entzunezkoaren proiekzioa. Joseba Iztueta alpinista eta dokumentalaren egilea bertan izango da.
19:00. Presoen eskubideen alde elkarretaratzea, plazan. 19:30. Pintxopotea, herrian zehar.
19:00. Tolosaldeko Tabernen Arteko II. Pintxo Lehiaketa. 19:30. Pintxoen aurkezpena. 20:30. Sari banaketa.
Txomin eta Urbil Artolaren kontzertua. Sarreraren prezioa 5 euro. Barra zerbitzua egongo da.
'Lof-ladies on fight' ikuskizuna, Eva Guerreroren zuzendaritzapean, Leidorren.
Paperezko antzerkia Ingalaterran jaio zen 1811n familia-antzerki gisa Europa osora zabalduz, XX. mendearen hasiera arte. Hainbat urtez ahaztuta egon ondoren, duela hogeita hamar bat urte itzuli zen eszenatokietara mundu osoko artistei esker. Antzerki hau bai haurrei bai helduei zuzenduta dago. Praktika honen aitzindarietako bat Alain Lecucq da, espezialitate honek Europan duen erreferentzia-izen handiena. Bere ibilbide profesional osoan zehar sorturiko lanaren bilduma batez osatutako erakusketa eskaintzen du Topic-ek, erakusketa honetarako bereziki, bilduma pribatuetatik eta beste herrialde batzuetako museoetatik ekarri diren obrekin. Paperezko antzerkiaren historiari errepaso bat emango diote, XIX. mendearen hasierako praktika horren garapenari buruzko dokumentu eta piezekin hasita. Ondoren, Paperezko antzerki garaikidearekin jarraitu dute, ikuskizunen laburpenak aurkeztuko dituen bideoekin batera.
Iñaki Elolaren argazkiekin osatutako 'Tolosako Herritarrak' erakusketa.
Oargi mendi elkartearekin arroila jaitsiera. Larunbatean, Ilarduiako Leze arroila jaitsiko dute; eta, igandean, Ultzurrungo Artazul arroilara joango dira.
KZ Guneko oinarrizko formakuntza. Aurrez aurrekoa. 'Smatphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
'Irribartea. Euskal eskultoreen artelanak ikusgai'. Goizez ikasleentzat bakarrik.
KZ Gunea. Ofimatika. Aurrez aurreko formazioa. 'LibreOffice Impress. Zure aurkezpenak sortu'. 4 ordu. Gaztelaniaz.