2022/04/29 09:00 - 14:00
Ostiral goizean egingo da VII. Lanbide Heziketa Azoka. Tolosaldeko 400 ikasle inguru gerturatuko dira eskualdeko eskaintza ezagutzera. Eskualdean dauden Lanbide Heziketako bost ikastetxeen eskaintza ezagutuko dute: Zizurkilgo Fraisoro Eskola LHII, Tolosako Peñascal Kooperatiba, Tolosaldea LHII, Inmakulada Lanbide Heziketa Ikastola eta Don Bosco LHII.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?