Tolosaldea Lanbide Heziketako egokitzapen fisikoko ikasleak, emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunean, beraien parte hartzea dantza emanaldi baten bitartez egingo dute. Horretarako, Tolosako hiru ikastetxeetan egongo dira goizean zehar eta bertako parte hartzaileak dinamizatuko dituzte. 08:15. Tolosaldea Lanbide Heziketako Institutu Integrala. 10:15. Orixe institutua. 12:15. Inmakulada Lanbide Ikastola.
TicketBAI Gipuzkoan, informazio jardunaldia ostalarientzat. Argibideak eta izen-ematea: 943 65 45 01 edo garmendia@tolosaldea.eus
Guretzako gunea. Jatorri anitzeko emakumeen bilgune. Guretzako jatorri anitzeko emakumeak biltzen diren gune bat da, elkarrengandik ikastea helburu duena.
Herriko haurrentzat genero indarkeria zer den islatzen duten marrazkiez osatutako erakusketa. Plazan, edo euria eginez gero herri eskolan.
Ohiko bilkura. Gai zerrenda: - Aurreko udal-bilkurako aktaren onartze proposamena. - Alkatetzaren ebazpenen berri ematea. - 'Amezketako Beltzaren plazaren berrantolaketa eta aisialdi gune berriaren ezarpena' proiektuaren onespena eta kontratazioari hasiera ematea. - Amezketako bidegorriaren proiektuaren ibilbideko lurren salerosketak egitoeko gastuaren onespena. - Adierazpen instituzionala. Azaroak 25, emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna. - Adierazpen instituzionala. Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna. - Interes Publiko Goreneko Proiektuen erregulazio berriari buruzko mozioa. - Energia horniduraren prezioen gorakadaren aurrean hartzeko neurriei buruzko mozioa. - Galderak eta erreguak.
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Irura moretuz emakume taldearen ekitaldia.
Indarkeria matxista salatzeko kazerolada egingo dute ikaztegietarrek, zubian.
18:30. 'Erasoen aurrean, antolakuntza feminista!' manifestazioa, plazatik abiatuta, Eztanda talde feministak deituta. Ondoren. Luntxa plazan.
Elkarretaratzea eta argazkia Asteasuko plazan, amaieran gaztainak denontzat.
Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzea plazan.
Evaren alabak taldearen antzerki ibiltaria herrian zehar. Marta Garcia, Geronimo Otegi, Nieves Peña eta Sonia Sanz. Elena Aranbarrik zuzenduta.
Loatzo musika eskolak Xexili musika kontzertua eskainiko du. Frontoi Zaharrean, baina euria eginez gero elizan.
Txinkorta eskolan 'Maite nauenak ondo tratatzen nau' lelopean kanta eta kartoi mehetan eskuak margotu emakumeen izenekin gero arropan pin modura eramateko. 19:00. Elkarretaratzea emakumeen kontrako indarkeria salatzeko, frontoi aurrean.
19:00. Manifestazioa Malkar plazatik Zizurkilera Lurgatz eta Akain talde feministek antolatuta. 'Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak orain!'.
19:00. Manifestazioa Triangulotik. 'Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak orain!'.
19:00. Ekitaldia plazan. 'Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak orain!'.
19:00. Elkarretaratzea plazan. 'Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak orain!'. 19:30. 'Baubo' ezpain gozoz kontatutako helduentzako istorioak, Beatriz Egilazabalen eskutik, Batzarremuñon.
Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunaren harira, elkarretaratzea. Anoetako emakume taldeak antolatuta.
'Emakumea eta errepresio frankista' Aranzadiko Lurdes Errastiren eskutik.
19:30. Elkarretaratzea plazako aterpean. 'Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak orain!'.
Aizkardiren 37. mendi astearen barruan. 20:00. 'Kayak extrem Groenlandia'. Mikel Sarasola. Ondoren. Sari banaketa.
HELDUENTZAKO IKUSKIZUNAK. LAU SORKUNTZA LAU KONTINENTE Niyar, una historia del papel. 22:00. Maayan Lungman taldea Israeldik eta Alemaniatik etorriko da, eta Topic antzokian izango da ikuskizuna. Zazpi urtetik aurrerakoentzat da. Hitzik gabea eta paperaren teknika erabiliko dute. 40 minutuko iraupena du.
Mikel Garmendia Uranga, alegiarraren pintura erakusketa 3 tabernan.
'Herria' argazki erakusketa udaletxean. Goizez egunero irekita eta arratsaldez astearte eta ostegunetan.
'Hitzak zaindari' erakusketa ibiltaria Alkizan. Euskal liburugintzaren eragileek, zaintzaren gaia ardatz hartuta sortutako ekimena da 'Hitzak zaidari'.
Paperezko antzerkia Ingalaterran jaio zen 1811n familia-antzerki gisa Europa osora zabalduz, XX. mendearen hasiera arte. Hainbat urtez ahaztuta egon ondoren, duela hogeita hamar bat urte itzuli zen eszenatokietara mundu osoko artistei esker. Antzerki hau bai haurrei bai helduei zuzenduta dago. Praktika honen aitzindarietako bat Alain Lecucq da, espezialitate honek Europan duen erreferentzia-izen handiena. Bere ibilbide profesional osoan zehar sorturiko lanaren bilduma batez osatutako erakusketa eskaintzen du Topic-ek, erakusketa honetarako bereziki, bilduma pribatuetatik eta beste herrialde batzuetako museoetatik ekarri diren obrekin. Paperezko antzerkiaren historiari errepaso bat emango diote, XIX. mendearen hasierako praktika horren garapenari buruzko dokumentu eta piezekin hasita. Ondoren, Paperezko antzerki garaikidearekin jarraitu dute, ikuskizunen laburpenak aurkeztuko dituen bideoekin batera.
Topic eta Tolosa&Co merkatarien elkartearen arteko elkarlanari esker txotxongiloak jarriko dituzte herriko hainbat erakusleihotan hilaren 12tik 29a bitarte.
Aurkeztutako 11 proiektuetatik udalak 2022an gauzatuko duena aukeratuko dute 16 urtetik gorako herritarrek; telematikoki eta presentzialki eman ahal izango da botoa. www.villabona.eus atarian eman ahal izango dute botoa herritarrek NAN zenbakia, jaiotze data eta telefono zenbakia adierazita. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
Txaro Marañon eta Charo Cimasen erakusketa: 'Planeta lorategia. Planeta infernua'.
'Plazida oihartzunaren plaza' ilustrazioen erakusketa liburutegian ikusgai egongo da.
Adar lotuak arte erakusketa. 2009-2021. Margolanak, eskulturak eta marrazkiak.
Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak. Gaztelaniaz.
'Nola komunikatu modu eraginkorrean: Visual Thinking-a zure enpresan' ikastaroa. Gaztelaniaz.
Lleidako Txotxongilo Zentroak binilozko diskoen eta txotxongilo munduaren arteko harremana islatzen duen erakusketa berezi bat ekarri du Topic-era. Bertan, txotxongiloei erreferentzia egiten dien hainbat binilo karatulen bilduma eskaintzen ditu bakoitzaren musika entzuteko aukerarekin batera.
Kimikorik gabeko baratzea. Baratzean eta lorategian landareen gaixotasunak saihesteko eta sendatzeko erremedio naturalak. Zoom bidez, Clara Gutierrez irakaslearekin, gazteleraz.