Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu. Euskaraz.
Leire Markinez Calvo prestatzailearekin. Euskaraz. Matrikulak 5 euroko kostua du.
Aurretik txanda hartzea beharrezkoa da, telefonoz, odol emaileen elkartean: 900 303 404.
Guretzako gunea. Jatorri anitzeko emakumeen bilgune. Guretzako jatorri anitzeko emakumeak biltzen diren gune bat da, elkarrengandik ikastea helburu duena.
Hari batetik zintzilik ipuin kontaketa. Di Filippo Marionette (Italia).
Adar lotuak arte erakusketa. 2009-2021. Margolanak, eskulturak eta marrazkiak.
Maialen Sarasola, Christina Hernandez, Miren Atxaga eta Maddi Ane Txoperenaren lanak. Susanna Minguellek egin ditu komisario lanak. Umeen aurkako sexu gehiegikeriak begirada feminista batetik lantzeko egin zen 'Palabras dislocadas' tailerrean sortutako marrazkiak eta bertsoak biltzen dira erakusketan, eta gai horren inguruko eztabaida zabaltzea du helburu. Topic-en, asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta asteburuetan 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era (astelehenetan itxita egongo da).
Kartelen erakusketa. Tolosako erakusleihoetan komunikazio oztopo batzuk irudikatzen dituzten ilustrazio sorta bat jarriko da.
Topic eta Tolosa&Co merkatarien elkartearen arteko elkarlanari esker txotxongiloak jarriko dituzte herriko hainbat erakusleihotan hilaren 12tik 29a bitarte.
Txaro Marañon eta Charo Cimasen erakusketa: 'Planeta lorategia. Planeta infernua'.
Fraisoro eskolak antolatutako tailerra. Idoia Lizeaga irakaslearekin. Matrikula: 80 euro. Izena emateko: 943 692166 edo fraisoro@fraisoroeskola.eus
'Irura aitzinean' argazki erkausketa. Argazki eta istorio zaharren erakusketa, Irurako herria aitzinean nolakoa zen ezagutzeko. Irura Bizi elkarteak antolatuta.