16:00. Trial bizikleta zirkuitua gaztetxoentzat, Danenako pasealekuan. 18:00. Irene Caminos eta Jabier Alonsoren bizikleta erakustaldia, Danenako pasealekuan. 19:30. Skabidean taldearen kontzertua, Joxe Arregi plazan. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira udal bulegoetan.
'Sultana Haya bizirik!' leloarekin elkarretaratzea Tolosaldea Sahararekin elkarteak deituta.
Alaitz Artolaren kontzertua, Altzo Azpiko elizan. Gonbidapenak Altzoko ostatuan eskuratu daitezke.
Kimua Dantza Kolektiboak genero-ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzailez osatutako kale ikuskizuna eskainiko du. Gonbidapena beharrezkoa da.
Neomak taldearen kontzertua, zezen plazan. Sarrerak www.kulturaplazara.eus webgunean eskuratu daitezke dagoeneko.
Viva Belgrado Kordobako taldearen kontzertua, Bonberenean. Sarrerak dagoeneko agortuta daude (8 euro).
Ohe elastikoak izango dira Trianguloa plazan. Fitxa bat (euro bat), hiru fitxa (bi euro) eta zortzi fitxa (bost euro). Astelehen goizak doan izango dira herritar guztientzat. Gonbidapenak orduka emango dira, eta Bibe.me plataforman eskuratu ahal izango dira. Pertsona bakoitzak gehienez hiru gonbidapen hartu ahal izango du ordu bakoitzeko.
Freud-ek zioen ametsak “inkontzientearen bide nagusia” direla. Iosu Lasaren kasuan, esaldi amestu batez hitz egin dezakegu, eta horrek ere inkontzientera garamatza zuzenean, gauzak diruditen eta ez diruditen lekura. Bere marrazkian ez dago zuzenketarik, zentsurarik gabe adierazteko duen modua da. Bera bakarrik jartzen da marrazkiaren zerbitzura bere irudi polimorfoen mugak lausotzeko eta irudimenaren aberastasuna horietan laburtzeko. Artista legazpiarrak urteetan zehar egin dituen ehunka marrazkien lagin txiki bat dugu erakusketa honetan. Erakusketa hau elkarlan bat da: Ahizpa Ospitalariak Aita Menni, Paréntesis Psikologia Tolosa eta Marrazten Pintura Akademia Tolosa. Ikusgai jarritako lanen %20 GKEari emango zaio. We are like you, osasun mentaleko proiektu bat Liberian.
Formatu txikiko eskultura-erakusketa, eraikinaren neurri mugatuengatik eskultore talde handi batek parte hartzea ahalbidetzen du. Jarduera hau eskultoreen topaketa batekin osatuko da, non sektorearen problematikaz arituko diren. Iralaren 1etik urriaren 2ra, ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik egongo da.
Hirugarren erakusketak jaialdiaren barruan urte hauetan zehar oso aktiboa izan den beste sektore artistiko baten lana bilduko du. Aurreko edizioetan parte hartu duten margolariek eta Azken Mugako lagunek erakusketa bat egingo dute aurtengo obrarekin. Erakusketa horrekin batera, pinturarekin lotutako beste jarduera batzuk ere egingo dira. Horma-irudi kolektibo bat haurrek egingo dute, Zaratetxean erakusketa duen talde honen laguntzarekin. Gazteei zuzendutako grafiti tailerra eta publikoari zuzendutako serigrafia eta oihal pinturako tailerra programatuko dira. Halaber, basoan ikusgai dauden lanetako bi, gutxienez, artisten egoitzara gonbidatutako margolariek egindako muralak izango dira. Irailaren 10etik urriaren 2ra. Ostiral, larunbat eta igandeetan zabalik.