2021/08/19 - 2021/09/19 09:00

Iosu Lasaren marrazki erakusketa

Iosu Lasaren marrazki erakusketa
Tolosako 3 tabernan, Tolosa

Freud-ek zioen ametsak “inkontzientearen bide nagusia” direla. Iosu Lasaren kasuan, esaldi amestu batez hitz egin dezakegu, eta horrek ere inkontzientera garamatza zuzenean, gauzak diruditen eta ez diruditen lekura. Bere marrazkian ez dago zuzenketarik, zentsurarik gabe adierazteko duen modua da. Bera bakarrik jartzen da marrazkiaren zerbitzura bere irudi polimorfoen mugak lausotzeko eta irudimenaren aberastasuna horietan laburtzeko. Artista legazpiarrak urteetan zehar egin dituen ehunka marrazkien lagin txiki bat dugu erakusketa honetan.

Erakusketa hau elkarlan bat da: Ahizpa Ospitalariak Aita Menni, Paréntesis Psikologia Tolosa eta Marrazten Pintura Akademia Tolosa.

Ikusgai jarritako lanen %20 GKEari emango zaio. We are like you, osasun mentaleko proiektu bat Liberian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!