Larunbata, uztailak 24



18:00

Bisita gidatua

San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua, Amezketa

Iazko esperientziari jarraipena emanez, Amezketako Udalak herria ezagutzera emateko bisita gidatuak antolatu ditu; hilaren 17an hasi eta irailaren 12ra bitarte luzatuko dira. 'Argi ezkutuaren bila' izenpean, herritarra den Agurtzane Garmendiak egingo ditu bisita gidatuak.   Bost geldiuneko bisita gidatua da, eta ordu eta erdiko iraupenean egiteko modukoa. San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua da bisitarien topagune eta abiapuntua, eta obretan egon den eta udalak guztiz berritu duen Ierabizkar errotan amaituko dute bisita. Errota bera bisitatuko dute, eta bisita gidatuetarako errota martxan jarri nahi dutela esan dute udaletik. Aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa izango da. 657 370 156 telefono zenbakira deituz edo WhatsApp mezua bidalita. Ohiko sarrera hiru eurokoa izango da, eta murriztua den kasuan, 1,5 euro ordaindu beharko da. Lau urtetik beherako haurrentzat doan izango da. Eta gehienez ere 20 pertsonako taldeak osatuko dituzte.

Bisita gidatua San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua

Iazko esperientziari jarraipena emanez, Amezketako Udalak herria ezagutzera emateko bisita gidatuak antolatu ditu; hilaren 17an hasi eta irailaren 12ra bitarte luzatuko dira. 'Argi ezkutuaren bila' izenpean, herritarra den Agurtzane Garmendiak egingo ditu bisita gidatuak.  

Bost geldiuneko bisita gidatua da, eta ordu eta erdiko iraupenean egiteko modukoa. San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua da bisitarien topagune eta abiapuntua, eta obretan egon den eta udalak guztiz berritu duen Ierabizkar errotan amaituko dute bisita. Errota bera bisitatuko dute, eta bisita gidatuetarako errota martxan jarri nahi dutela esan dute udaletik.

Aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa izango da. 657 370 156 telefono zenbakira deituz edo WhatsApp mezua bidalita. Ohiko sarrera hiru eurokoa izango da, eta murriztua den kasuan, 1,5 euro ordaindu beharko da. Lau urtetik beherako haurrentzat doan izango da. Eta gehienez ere 20 pertsonako taldeak osatuko dituzte.


22:00

Kultura plazara

Zezen plaza, Tolosa

'Bang! Bang! Tolosa' ekimenean, 'Por un puñado de dolares' pelikula eskainiko dute zezen plazan.

Kultura plazara Zezen plaza

'Bang! Bang! Tolosa' ekimenean, 'Por un puñado de dolares' pelikula eskainiko dute zezen plazan.


22:00

Kontzertua

Arroako plaza, Amasa-Villabona

Korrontzi eta Oinkariren 'Koplariak'. Parte hartzaileak: Korrontzi, Oinkari, Xabier Amuriza, X.B. Leturia, Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze. “'Kopla zaharrak' eta Korrontziren doinu berriak bateratzen dituen ikuskizun paregabea. Produktu berria, originala eta ineditoa. Ikuskizunaren muina euskarazko 'Kopla zaharrak' izango da, gehienak Xabier Amurizarena, eta proiektu honetarako espresuki sortutako beste koplak, antzinako kopla zahar tradizionalen ikerketa lanean bildutakoak. Oholtzan, Amasa-Villabonako Oinkari Dantza Taldeko kideak izango dituzte bidelagun". Arroako plazan, baina euria eginez gero Olaederra kiroldegian.

Kontzertua Arroako plaza

Korrontzi eta Oinkariren 'Koplariak'.

Parte hartzaileak: Korrontzi, Oinkari, Xabier Amuriza, X.B. Leturia, Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze.

“'Kopla zaharrak' eta Korrontziren doinu berriak bateratzen dituen ikuskizun paregabea. Produktu berria, originala eta ineditoa. Ikuskizunaren muina euskarazko 'Kopla zaharrak' izango da, gehienak Xabier Amurizarena, eta proiektu honetarako espresuki sortutako beste koplak, antzinako kopla zahar tradizionalen ikerketa lanean bildutakoak. Oholtzan, Amasa-Villabonako Oinkari Dantza Taldeko kideak izango dituzte bidelagun".

Arroako plazan, baina euria eginez gero Olaederra kiroldegian.



Erakusketa. Xilografia ikastaroko ikasleen lanak

Emakumeen Etxeko erakusleihoa, Tolosa

Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanak ikusgai egongo dira Emakumeen Etxeko erakusleihoetan.

Erakusketa. Xilografia ikastaroko ikasleen lanak Emakumeen Etxeko erakusleihoa

Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanak ikusgai egongo dira Emakumeen Etxeko erakusleihoetan.



16:00
20:00

Erakusketa. Herriko artistak

Udaletxeko kultur aretoa, Hernialde

Herriko artisten lanen erakusketa.

Erakusketa. Herriko artistak Udaletxeko kultur aretoa

Herriko artisten lanen erakusketa.



Erakusketa. 'Mandala'

3 taberna, Tolosa

Edurne Sudupe Zabaloren 'Mandala' erakusketa.

Erakusketa. 'Mandala' 3 taberna

Edurne Sudupe Zabaloren 'Mandala' erakusketa.



Txapelketa

Zizurkil

'Zizurkilgo Herria' Lau eta erdiko afizionatuen pilota txapelketa jokatuko da. Promesa eta elite mailako pilotaririk onenak ikusteko aukera eskainiko du txapelketak. Abuztuaren 7an jokatuko dira finalak.

Txapelketa

'Zizurkilgo Herria' Lau eta erdiko afizionatuen pilota txapelketa jokatuko da. Promesa eta elite mailako pilotaririk onenak ikusteko aukera eskainiko du txapelketak. Abuztuaren 7an jokatuko dira finalak.



10:00
20:00

Ohe elastikoak

Trianguloa plaza, Tolosa

Ohe elastikoak izango dira Trianguloa plazan. Fitxa bat (euro bat), hiru fitxa (bi euro) eta zortzi fitxa (bost euro). Astelehen goizak doan izango dira herritar guztientzat. Gonbidapenak orduka emango dira, eta Bibe.me plataforman eskuratu ahal izango dira. Pertsona bakoitzak gehienez hiru gonbidapen hartu ahal izango du ordu bakoitzeko.

Ohe elastikoak Trianguloa plaza

Ohe elastikoak izango dira Trianguloa plazan. Fitxa bat (euro bat), hiru fitxa (bi euro) eta zortzi fitxa (bost euro).

Astelehen goizak doan izango dira herritar guztientzat. Gonbidapenak orduka emango dira, eta Bibe.me plataforman eskuratu ahal izango dira.

Pertsona bakoitzak gehienez hiru gonbidapen hartu ahal izango du ordu bakoitzeko.