2021/07/24 22:00

Kontzertua

Kontzertua
Arroako plaza, Amasa-Villabona

Korrontzi eta Oinkariren 'Koplariak'.

Parte hartzaileak: Korrontzi, Oinkari, Xabier Amuriza, X.B. Leturia, Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze.

“'Kopla zaharrak' eta Korrontziren doinu berriak bateratzen dituen ikuskizun paregabea. Produktu berria, originala eta ineditoa. Ikuskizunaren muina euskarazko 'Kopla zaharrak' izango da, gehienak Xabier Amurizarena, eta proiektu honetarako espresuki sortutako beste koplak, antzinako kopla zahar tradizionalen ikerketa lanean bildutakoak. Oholtzan, Amasa-Villabonako Oinkari Dantza Taldeko kideak izango dituzte bidelagun".

Arroako plazan, baina euria eginez gero Olaederra kiroldegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!