Uztaileko astelehen eta asteazkenetan, izen-ematerik gabe, herritar guztientzat irekia.
Aurretik txanda hartzea beharrezkoa da, telefonoz, astelehen goizean bertan: 943 007 885.
Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanak ikusgai egongo dira Emakumeen Etxeko erakusleihoetan.
'Zizurkilgo Herria' Lau eta erdiko afizionatuen pilota txapelketa jokatuko da. Promesa eta elite mailako pilotaririk onenak ikusteko aukera eskainiko du txapelketak. Abuztuaren 7an jokatuko dira finalak.
Ohe elastikoak izango dira Trianguloa plazan. Fitxa bat (euro bat), hiru fitxa (bi euro) eta zortzi fitxa (bost euro). Astelehen goizak doan izango dira herritar guztientzat. Gonbidapenak orduka emango dira, eta Bibe.me plataforman eskuratu ahal izango dira. Pertsona bakoitzak gehienez hiru gonbidapen hartu ahal izango du ordu bakoitzeko.