Danena futbol taldeko ate irekiak. 2010-2013 urte artean jaiotakoei zuzendurik. Bertaratu eta entrenamendu batean parte hartzeko gonbita.
10:30 eta 17:30. Zertarako balio du bitartekaritzak? Bitartekaritza eta komunikazio ez bortitza saioa, Eralda elkartearen eskutik, kultur etxeko areto nagusian. Herritarren kapazitazioa lan ardatzean kokatutako ekintza da. Bi saio izango dira: gazteleraz (10:30-12:30) eta euskaraz (17:30-19:30). Plaza mugatuak egongo dira, eta parte hartzeko, 010 telefonora deitu (Udate, 135 luzapena) edo gobernantza@tolosa.eus helbidera mezua bidali behar da.
Haur eta helduei zuzendutako ipuin kontaketa, Divinas elkartearen eskutik. Igbo hizkuntzan izango da, euskarazko itzulpenekin. 17:00etatik 18:00etara, Tolosako Kultur Etxeko areto nagusian. Izen-ematea: 632 13 47 79.
Gaitasunak antolatu jardunaldiak. 18:00. Harrera. 18:30. Aurkezpena. Ondoren. Lilith Selektah.
EH Bilduren 10. urteurrenaren harira, 'Hamar urte baino ez' dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia Mikel Oterorekin. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
Tailer bakoitzera izena emateko aukera dago. Tailer bakoitzeko bost euro ordaindu beharko dira, eta lau tailerretan parte hartuz gero 15 euro. 12 pertsonako taldeak gehienez. Tailerren ardura Danena txirrindularitza taldeak du. Maiatzak 7. Bizikletaren mantenua eta transmisioa. Maiatzak 14: Balaztak. Maiatzak 21: Gurpilak. Maiatzak 28: Direkzio eta suspentsioa.
'Evaren alabak'. Antzezlana gordina da, tamalez, errealitatea ere hala delako. Indarkeria matxistaren biktimekiko errespetuz aritu nahi da, noski, baina ikuslearengan harridura sortuz. Finean, hiru egoera islatuko dira, hiru belaunalditik, eta sarri hizpidera ekartzen ez diren gauzez hitz egin nahirik. Euskaraz, 12 urtetik gorakoentzat, gonbidapena eskatzen du.
'Aitor, Gari eta Jon' Lizartzara. Hileko azken ostirala izanik, euskal presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa herriko plazan.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'Munduari leihotxo bat', Ana Amigoren eskutik. Aldizkakotasuna: asteartea, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan 17:30-20:30 artean.
Lierni Mendia. 'Boligrafoz'. Loreak, begiradak, baso bat ur… Egunerokotasuneko gauza txikien edertasuna. Helburua ez baita metafora edo kritika, estetika hutsa eta errealismoa baizik. Askotan, ingurukoa ez dugu aintzakotzat hartzen, are gehiago, gutxietsi egiten dugu eta gertu ditugun gauzak ez dute gure arreta pizten...
Nomada Studioko Eli Garmendia eta Carlos Pericas argazkilariek La Bitxa autokarabanarekin Altzo bisitatuko dute, altzotar guztiei erretratuak egiteko.
EH Bilduren 10. urteurreneko ekimenak: dokumental emanaldia, erakusketa, material salmenta, larrialdi klimatikoaren inguruko solasaldia....
Haurtzaroko sexu-abusuei buruzko ikuspegiak, Susanna Mingell. 'Palabras dislocadas' haurtzaroko sexu-abusuak salatzeko eta ikustarazteko proiektua da. Plaza mugatuak. Izena-emateko: 943 670383 eta berdintasuna@tolosa.eus.