Irurako Ikastolako eguna herrian zehar. Kultur aniztasunaren mural margoketa, jolasak eta giza katea.
'Hodeietan dantzan' ipuin kontaketa izango da. Familiei zuzendurik, bost urtez azpikoak lagundurik joan behar dute. Dohainik, baina toki muga dela-eta, izena eman behar da derrigorrez: 943 68 31 21.
Tailer bakoitzera izena emateko aukera dago. Tailer bakoitzeko bost euro ordaindu beharko dira, eta lau tailerretan parte hartuz gero 15 euro. 12 pertsonako taldeak gehienez. Tailerren ardura Danena txirrindularitza taldeak du. Maiatzak 7. Bizikletaren mantenua eta transmisioa. Maiatzak 14: Balaztak. Maiatzak 21: Gurpilak. Maiatzak 28: Direkzio eta suspentsioa.
'Mendebaldeko Sahara: gerra bizia eta giza eskubideen zapalketa' hitzaldia. Izen-ematea: udaletxean edo telefonoz (943 65 33 29). Azken eguna maiatzaren 12a izango da. *COVID-19a dela-eta ezarritako edukiera kontrolatzeko, aurrez izena eman beharko da eta herritarrek izango dute lehentasuna.
Postal Kolekzionistak musika talde tolosarraren 'Bagoi hutsak' bigarren diskoaren aurkezpena, Leidorren. Apirilaren 15ean kaleratuko du taldeak lan hau.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'Munduari leihotxo bat', Ana Amigoren eskutik. Aldizkakotasuna: asteartea, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan 17:30-20:30 artean.
Lierni Mendia. 'Boligrafoz'. Loreak, begiradak, baso bat ur… Egunerokotasuneko gauza txikien edertasuna. Helburua ez baita metafora edo kritika, estetika hutsa eta errealismoa baizik. Askotan, ingurukoa ez dugu aintzakotzat hartzen, are gehiago, gutxietsi egiten dugu eta gertu ditugun gauzak ez dute gure arreta pizten...