'Podcast-ak entzuteko App eta webguneak'. Gaztelaniaz. www.kzgunea.eus -n.
Martxoak 25; apirilak 29; maiatzak 20; eta ekainak 10 (18:00-20:00). Euskal emakume idazleen irakurketa feminista taldea, Kattalin Minerren eskutik, udal liburutegian eta euskaraz. Matrikula: 5 euro.
'Hankaz gora!' ipuin kontaketa. HH2-HH3 bitarteko haurrei zuzendurik. Aldez aurretik izena eman behar da liburutegian: liburutegi@anoeta.eus
'Narco Oasis Vasco' liburuaren aurkezpena, Ahoztar Zelaieta idazlearekin.
'Cuerdas' dokumentalaren proiekzioa. Egileetako baten partaidetzarekin. "Bidaia bat Churcampa-ra, Peruko Andeetara. Emakumeak protagonista dituen istorio bat. Emakumeek kontatutako istorio bat. Itxaropenenez betetako dantza bat. Bizitzari abesten diogu zutik erditzen garen baten bitartean".
Villabona.dok-en barruan 'Canela' dokumentalaren proiekzioa. Zinegoak. Sarreraren prezioa: 3 euro. Zuzendaria: Cecilia del Valle. Herrialdea: Argentina. Urtea: 2020. Iraupena: 77'. Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa, gaztelaniaz, ingelesezko azpidatziekin.
Zine foruma. Jatorrizko bertsioa, azpidatziak gaztelaniaz.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.
Plazida Otaño liburutegiaren 5. urteurrena. "Nekeetan, irria ezpainetan", umorea bidelagun. Motxila ibiltariko erakusketa.