Lehiberri eskola: enpresen kudeaketa hobetzeko ikastaroak. Team building, nola sortu talde eraginkorrak. Javier Morenoren eskutik.
'Langile klasearen hezkuntzarako sarbidea defendatu' mobilizazioa. Hezkuntza doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala aldarrikatuko Ikasle Abertzaleak taldeak.
Arnasguneen inguruko tailerra. Udalak Uemarekin elkarlanean herritarrentzat formazio tailer irekia antolatu du. Parte hartzeko: kultura@alkiza.eus edo 688 60 44 66.
Berastegiko irakurle taldeak Harkaitz Canoren 'Fakirraren ahotsa' aztertuko du. Izen-emateak: 637 846 385 edo liburutegia@berastegi.eus .
Kontseilu Sozilaistak antolatuta, 'M1. Sozialismoaren aldarria berreskuratu'. 'Erreformismoari kritika' hitzaldia. Irakaspen historikoak eta iraultzaren gaurkotasuna.
Ekonomia sozial eraldatzailea: egunerokotik burujabetzak eraikitzen hitzaldia eskainiko du Andoni Mikelarena Olatu Koop-eko kideak.
Mintza gaitezen... produktibitateari buruz. www.kzgunea.eus -en. 'Zure kontaktuak sinkronizatu Google kontaktuekin'. Gaztelaniaz.
'Iker cabeza de Karrera' liburuaren aurkezpena Iker Karrera protagonista eta Unai Ugartemendia idazlearekin. 'Iker.Montaña. Casa' dokumentala ere eskainiko dute.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.
Irurako emakume taldeak antolatuta. 61 irudiz eta hitzez osatutako erakusketa, Ekaitz Goikoetxea eta Josu Marotoren eskutik. Astelehenetik ostiralera 17:00-19:00 artean ikusgai, eta larunbat eta igandetan 11:00-13:00 eta 17:00-19:00. Apirilaren 17an bisita gidatua egingo dute, euskaraz, helduentzat. Bisita gidatuak gonbidapena eskatzen du.
Plazida Otaño liburutegiaren 5. urteurrena. "Nekeetan, irria ezpainetan", umorea bidelagun. Motxila ibiltariko erakusketa.