Zaintza Greba Orokorra dela-eta, kontzentrazioa izango da Tolosako Trianguloa plazan.
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.
Argazki erakusketa. Exodo, hondakinak aterpe. Iragan urrian, Turkiak bere azken erasoaldia burutu zuen Siriako kurduen kontra. Denboran zehar garatzen ari den garbiketa etniko baten beste kapitulu bat. Karlos Zurutuza eta Andoni Lubakiren proiektu honen bidez, komunikabideek gai horri buruz duten isiltasun gero eta handiagoa saihestu nahi da. Antolatzailea: Gizarte zerbitzuak eta Euskal Fondoa. Ordutegia. Astelehenetik ostiralera: 18:30-20:30. Larunbatetan: 11:30-14:00.
Aliziaren burutazio miresgarriak aretoa: Galtzagorrik Aliziaren herrialdea sortuko du Atxulondoko areto nagusian eta ikastetxeekin batera ipuin kontaketak antolatuko dira astean zehar.
Azaroaren 16tik aurrera jaso daitezke Euskaraldiko txapak Amasa-Villabonan. Goiz eta arratsaldeko ordutegian, aurrez izena eman dutenek Udaleko Euskara zerbitzura (goizez, 09:00-14:00) edo Berdura plazara (arratsaldez, 18:00-19:30) gerturatu beharko dute Ahobizi zein Belarriprest bezala identifikatzen dituzten txapak jasotzera.