Aurten San Martin egunean ohiko ospakizunik egongo ez den arren, herriko haurrek Zirika Zirkusen Berrerabizi ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute Larrunarri frontoian. Ikuskizunera joan ahal izateko, ezinbestekoa izango da 688 71 16 75 telefonoan izena ematea azaroaren 11ko 13:00ak baino lehen.
Maitasun irakurketak, aurkezpena. Zer da maitasuna? Nola kudeatu haustura bat? Ba al dago erlazio bat eraikitzeko modu zuzenik? Zergatik sufritzen dugu? Horrelako eta bestelako auziez hausnartzeko elkartuko dira irakurle taldean. Bost hilabete, bost liburu. Liburuak gaztelaniaz eta solasaldia euskaraz. 16 urtetik gorakoei zuzendurik. irakurletaldeairura@gmail.com
19:00. Magia ikuskizuna haur eta familientzat Asier Kidam magoaren eskutik elizan. Aroa eta Mirariak lana eskainiko du.
'Death cafe' ekimena antolatu dute Alondegia tabernan. Heriotzaz hausnartzeko topaketa izango da. Parte hartzeko 656 748 391 telefono zenbakira deitu beharko da.
Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia. Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga. Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.
Tolosaldeko mugikortasun-ereduaren inguruan hausnartzeko erakusketa jarriko da. Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira premiak? Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek. Targazki taldearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera izango da erakusketa horretan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnar egin eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.