Odol ematea. 50 emaile behar dituzte. Hitzordua eskatzeko: 943 007885 (09:30-14:00 artean deitu).
Ekitaldia herriko plazan. Ibai Iriarte eta Eraitz Saez de Egilaz.
Preso eta iheslarien eskubideen alde kilometro eta erdiko ibilaldi sinbolikoa. Euskal Herri mailan osatu nahi den 3 milioi kilometroko ibilbidearen parte izan nahi du, herri dinamika berri baten hasiera. Bi metroko distantziak errespetatzeko eta maskarak eramateko deialdia egin dute.
Andoni Mutiloaren Esnatu naiz kabareta. LGTBIQ+ eguna. Antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen show-a da. Identitatea, giza harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, norberaren nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten du.
Martxoaren 5ean inauguratu zuten Anoetako emakumeak herriari erakusketa, liburutegian. Covid-19 dela eta, astebetez bakarrik egon zen ikusgai, horregatik formatu digitalean zabaltzea erabaki dute. Erakusketaren bidez balioa eman nahi izan diote herriko emakumeek hainbat esparrutan herriari egiten dioten ekarpenari, haien jarduna bistaraziz. www.anoeta.eus helbidean ikusi daiteke.
Iosu Lasaren 30 marrazkiz osatutako erakusketa. Salgai daude irudiak.
Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiko erakusleihoan ikusgai dago erakusketa. Motxila ibiltarien misioan jasotako xomorro guztiekin egindako erakusketa.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Erraldoien bildumazalea. Lanegunetan, 15:30-19:00. Asteburu eta jaiegunetan, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00.
Produktu fitosanitarioen aplikatzailea. Oinarrizkoa. Matrikula 80 euro. Izen ematea eta informazioa: fraisoro@fraisoroeskola.eus eta 943 692166.
Zumardia elkarteak antolatuta. 2007, 2008 eta 2009an jaiotakoak (San Juan eguna dela eta 24an ez da egingo eta lau egun izango dira). (64 euro, 58 bazkideentzat) Ekintza honen helburua gaztetxoek Tolosa inguruko natura eta bitxikeriak ikastea da, ingelesa lantzen duten bitartean. 5 egunez, herrian bertan eta inguruko mendietan, 3 orduko irteerak egingo dituzte etxe ondoan dauden altxorrak ezagutzeko. 09:00-12:00 bitartean, patxadaz hartuz, parke, ibai, erreka, eta mendi inguruetan mugituko dira normalean arretarik ematen ez zaien gauzak aztertuz. Jolas eta esperimentu errazekin. Saio guztiak ingelesez egingo dira, hala gazteek ikasgeletatik kanpo hizkuntza hau entzun, ulertu eta erabiltzera anima daitezen. 6-10 haur bitarteko taldeak. Irakaslea: Nagore Salaberria (Bidaia gidaria eta Ingeleseko irakaslea).
LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko egunarekin bat eginik uztailaren 5era bitartean Zerkausia argiztatu egingo da kolektiboaren aldeko ortzadarraren koloreekin.
Oargi mendi elkarteak Pirinioetako Bujaruelo bailarara irteera antolatu du. Bujarueloko aterpean igaroko dituzte gauak. Lapazosa eta Sorrosal arroiletara joango dira. Aurrez izena eman behar da: 688 689 642 edo oargimendi@gamil.com -en. Materiala alokatzeko aukera egongo da.