Bernardo Atxaga idazlea Tolosan egongo da. Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren barruan sortutako Hitzaldia euskal literatura zaharrari buruz Martuteneko kartzelan irakurraldi dramatizatua eskainiko du. Duela urte batzuk euskal literatura zaharrari buruzko hitzaldia egin zuen Martuteneko kartzelan, eta ekitaldi hura gogoan prestatu du idazleak irakurraldia, orduan izandako bizipenak kontuan hartuta. Jose Kruz Gurrutxaga aktorearen laguntza izango du Atxagak agertokian.
Euskaraz bizi ahal gara! hitzaldia, Galtzaundi euskara elkarteak antolatuta, Fagus Alkiza Interpretazio zentroan.
Tolosako Emakumeen Etxeari buruzko bilera. Emakumeen Gune Zabaleko kideak bilduko dira. 19:00etan hasiko da Tolosako udaletxeko pleno aretoan. Azken saioetan egindako lana gogoraraziko da, eta ikasturte honetarako planteamendua aurkeztuko da ondoren. Adostutakoaren gainean, Tolosako Udalaren proposamenak ere aurkeztuko dira, horiek partekatu eta adosteko. Talde eragilea osatzeko proposamenak ere jasoko dira.
Egitasmoak jomugan du herritarrak kontzientziatzea, eta euskara hutsean bizitzeko aukera horren bueltan ahalduntzea.
Hamaika arrazoi grebarako. Lan pentsio bizitza duina. Deialdi zabala luzatu du Euskal Herriko eskubide sozialen kartak interesa duten eskualdeko elkarte zein norbanakoei dei egin die bilerara.
Emanaldi tertulia Joxe Martin Otaegirekin. Bi aste Laponiako basoan, udazken koloretan.
Galtzaundi euskara taldeak eskainita Euskaraz bizi ahal gara! hitzaldia. Herriko euskararen erabilera eta bestelako datu eta hizkuntza ohituren atzeko arrazoiei buruz izango da hitzaldia.
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Bigarren mailako errefuxiatuak, inaugurazioa. Antonio Ruiz foto-kazetariaren erakusketa.
Izena emateko abenduaren 2tik 5era, Bidaiarien Txokoan, 17:00-20:00 artean. Abenduaren 6tik 15era: www.zumardia.eus -en. Bisitak 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat izango dira. Haur bakoitzarekin heldu bat etor daiteke. Bisitaren iraupena 60 minutukoa.