2019/12/04 19:00
Tolosako Emakumeen Etxeari buruzko bilera.
Emakumeen Gune Zabaleko kideak bilduko dira. 19:00etan hasiko da Tolosako udaletxeko pleno aretoan. Azken saioetan egindako lana gogoraraziko da, eta ikasturte honetarako planteamendua aurkeztuko da ondoren. Adostutakoaren gainean, Tolosako Udalaren proposamenak ere aurkeztuko dira, horiek partekatu eta adosteko. Talde eragilea osatzeko proposamenak ere jasoko dira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?