Larunbata, apirilak 27



10:00

Ezpala berriro martxan

Ezpala gaztetxea, Tolosa

10:00. Gosaria.11:30. Hausnarketa prozesua: Gaztetxearen antolaketa.14:30. Bazkaria.17:00. Hitzaldia: Hernaniko babes sarea.19:00. Kontzertua: Bake Faltsua.21:00. Herri afaria.22:00. Ekitaldia.

Ezpala berriro martxan Ezpala gaztetxea

10:00. Gosaria.
11:30. Hausnarketa prozesua: Gaztetxearen antolaketa.
14:30. Bazkaria.
17:00. Hitzaldia: Hernaniko babes sarea.
19:00. Kontzertua: Bake Faltsua.
21:00. Herri afaria.
22:00. Ekitaldia.


11:00

Beertoki garagardo azoka

Villabonako pilotalekuan, Amasa-Villabona

Bigarrenez antolatu dute artisau garagardoaren festa, eta aurtengoak bi berrikuntza nagusi izango ditu: herriarteko desafioa, eta artisauen postuak (Zatzaizkit Atelier, Amets Zalakain, Kaori eta Selene Martin).

Beertoki garagardo azoka Villabonako pilotalekuan

Bigarrenez antolatu dute artisau garagardoaren festa, eta aurtengoak bi berrikuntza nagusi izango ditu: herriarteko desafioa, eta artisauen postuak (Zatzaizkit Atelier, Amets Zalakain, Kaori eta Selene Martin).


12:00

Tolosa Kantari

Maria Luisa Agirre Doktorearen kalea, Tolosa

Kantujira herrikoia egingo dute kaleetan barrena.

Tolosa Kantari Maria Luisa Agirre Doktorearen kalea

Kantujira herrikoia egingo dute kaleetan barrena.


12:30

Herriarteko harri desafioa - Beertoki

Amasa-Villabona

Beertoki garagardo azokaren baitan, herriarteko harri desafioa antolatu dute aurten, Villabonako pilotalekuan. 60 kiloko eta 80 kiloko bolekin ariko dira, honako taldeak: Alkiza Villabona Andoain Tolosa-Ibarra

Herriarteko harri desafioa - Beertoki

Beertoki garagardo azokaren baitan, herriarteko harri desafioa antolatu dute aurten, Villabonako pilotalekuan. 60 kiloko eta 80 kiloko bolekin ariko dira, honako taldeak:

  • Alkiza
  • Villabona
  • Andoain
  • Tolosa-Ibarra

14:00

Sagardotegira irteera

Tolosa

Bedaiotarrek Bereziartua sagardotegian bazkaria izango dute.

Sagardotegira irteera

Bedaiotarrek Bereziartua sagardotegian bazkaria izango dute.


16:30

Harry Potterren miniatura tailerra

Gazte Topagunea, Tolosa

Talde mugatua izango da. Informazioa Topagunean bertan.

Harry Potterren miniatura tailerra Gazte Topagunea

Talde mugatua izango da. Informazioa Topagunean bertan.


19:30

Zinema: 'Cafanaum'

Leidor antzokia, Tolosa

Bi saio.

Zinema: 'Cafanaum' Leidor antzokia

Bi saio.


19:30

Zinema: 'El hijo del acordeonista (Soinujolearen semea'

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Bi saio.

Zinema: 'El hijo del acordeonista (Soinujolearen semea' Gurea antzokia

Bi saio.



17:30
20:30

Erakusketa: 'Xabier Artola - Kameren aurrean dantzari'

Aranburu jauregia, Tolosa

Xabier Artola Zubillaga-renDANTZA filmeko argazki sorta bat Telmo Esnalek zuzendutako Dantza-ren filmatze saioetako argazkiekin osatu dut erakusketa hau. Saio horietan argazkiak egitera gonbidatu nindutenean, ez nekien zer aurkituko nuen; zinemaren mundua ez nuen barrutik ezagutzen, eta ez nekien zer-nolako egoerak eta aukerak izango nituen argazkiak egiteko. Estreinakora joan nintzelarik, baina, Igartubeitiko argi-itzalen artean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa. Dantza film estetiko bat da, non dantzaren bidez istorio bat kontatzen den. Istorio hori herri batean gertatzen da, baserri giroko edozein herritan; munduko edozein lekutan gerta liteke, gertatu ere. Istorio horrek gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri ematen digu, eta biziaren –eta bizirautearen– metafora ere bada, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen denerainoko zikloa osatzen baita filmaren hasieratik bukaerara bitartean, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela. Erakusketan aurkeztutako irudiotan, filmatze saioetarako prestatutako set-etan garatzen ziren koreografia eta eszena ederren berri ematen da, filmaren estetika –paisaiak, koloreak, formak, mugimendua, argia...– islatuz; argazkilariaren begitik eta ikuspuntutik betiere, jakina. Xabier Artola Zubillaga, 2019ko urtarrila.

Erakusketa: 'Xabier Artola - Kameren aurrean dantzari' Aranburu jauregia

Xabier Artola Zubillaga-renDANTZA filmeko argazki sorta bat

Telmo Esnalek zuzendutako Dantza-ren filmatze saioetako argazkiekin osatu dut erakusketa hau. Saio horietan argazkiak egitera gonbidatu nindutenean, ez nekien zer aurkituko nuen; zinemaren mundua ez nuen barrutik ezagutzen, eta ez nekien zer-nolako egoerak eta aukerak izango nituen argazkiak egiteko. Estreinakora joan nintzelarik, baina, Igartubeitiko argi-itzalen artean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa.

Dantza film estetiko bat da, non dantzaren bidez istorio bat kontatzen den. Istorio hori herri batean gertatzen da, baserri giroko edozein herritan; munduko edozein lekutan gerta liteke, gertatu ere. Istorio horrek gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri ematen digu, eta biziaren –eta bizirautearen– metafora ere bada, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen denerainoko zikloa osatzen baita filmaren hasieratik bukaerara bitartean, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela.

Erakusketan aurkeztutako irudiotan, filmatze saioetarako prestatutako set-etan garatzen ziren koreografia eta eszena ederren berri ematen da, filmaren estetika –paisaiak, koloreak, formak, mugimendua, argia...– islatuz; argazkilariaren begitik eta ikuspuntutik betiere, jakina.

Xabier Artola Zubillaga, 2019ko urtarrila.



10:00
19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland'

Topic, Tolosa

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.   Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland' Topic

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.

 

Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa.

Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00