15-17 urte bitarteko gazteei begirako ikastaroa.
18:00. Ekoizle Agroekologikoak mahai ingurua egingo da. Ane Gorosabel, Arrasateko Elkoro baserrikoak; Nekane Tomasene, Lezoko Lurraren Orenako kideak; eta Anoetako Sarobe baserriko Gregorio Zuaznabarrek hartuko dute parte.
19:00. Irrintzi tailerra Amaia Garcia Uriondo bermeotarraren eskutik, Batzarremuñon. Irrintziak botatzeko teknikak eta osasunean dituen onurak erakutsiko ditu. Tailerrak 2 orduko iraupena izango du. Tailerra 16 urtetik gorako edonorentzat zuzendua izango da.
Emakumeak, budak, aiatolah eta talibanak hitzaldia eskainiko du, Ana Mª Briongosek, gazteleraz.
Euskaltzaindiaren mendeurrenaren harira sortutako antzezlana da honakoa, eta ikusleak 3.000. urtean jarriko ditu obra distopikoak, euskararen desagertzearen atarian. Euskararen akademiaren eta Tartean Teatroaren arteko elkarlana da. Patxo Telleriak idatzi du dramaturgia eta zuzendaritza Jokin Oregiren eskutik datorkigu. Oholtza gainean Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza aktoreak arituko dira. Eskenografiaren diseinua Ana Garayk egin du eta Musikaren egilea Iñaki Salvador da.
Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.
Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean. Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com
Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea, 6) Korrikako materiala eta arropa salgai izango dira, aurrerantzean. Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.
Xabier Artola Zubillaga-renDANTZA filmeko argazki sorta bat Telmo Esnalek zuzendutako Dantza-ren filmatze saioetako argazkiekin osatu dut erakusketa hau. Saio horietan argazkiak egitera gonbidatu nindutenean, ez nekien zer aurkituko nuen; zinemaren mundua ez nuen barrutik ezagutzen, eta ez nekien zer-nolako egoerak eta aukerak izango nituen argazkiak egiteko. Estreinakora joan nintzelarik, baina, Igartubeitiko argi-itzalen artean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa. Dantza film estetiko bat da, non dantzaren bidez istorio bat kontatzen den. Istorio hori herri batean gertatzen da, baserri giroko edozein herritan; munduko edozein lekutan gerta liteke, gertatu ere. Istorio horrek gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri ematen digu, eta biziaren –eta bizirautearen– metafora ere bada, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen denerainoko zikloa osatzen baita filmaren hasieratik bukaerara bitartean, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela. Erakusketan aurkeztutako irudiotan, filmatze saioetarako prestatutako set-etan garatzen ziren koreografia eta eszena ederren berri ematen da, filmaren estetika –paisaiak, koloreak, formak, mugimendua, argia...– islatuz; argazkilariaren begitik eta ikuspuntutik betiere, jakina. Xabier Artola Zubillaga, 2019ko urtarrila.