11:00. Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak, Tolosako Dultzaineroez lagundurik. Irteera Gernikako Arbolatik.11:00. Musika eskolako ikasle bandaren kalejiraren irteera, musika eskolatik.11:30. Udaberri Dantza Taldeak antolatuta, dantzari txikien kalejira abiatuko da Triangulotik. Herriko hainbat tokitan saioak eskainiko dituzte.12:00 / 17:00. Kabi Alai elkarteko txarangaren irteera.17:00. Aiz Orratz elkarteak antolatuta, haur danborrada aterako da Geltoki kaletik.17:00. Kabi Alai elkarteko txarangaren irteera.19:00. Tolosako Danborradaren irteera Triangulotik.22:30. Txosnagunean kontzertuak: Herdoil, Galtzagorriak, Kaleko Urdangak eta Hexen.23:30. Iraunkorrak eta Oriako Txaranga, txarangak kalez kale.
Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.
Ikus-entzunezko, liburu eta erakusketak osatu dute, Pablo Dendaluzek, Joseba Urretabizkaiak eta Joxemi Saizarrek osatutako proiektua. Aranburu jauregian ikusgai izango da erakusketa. Tolosako 52 inauterizale elkarrizketatu dituzte, inauterien iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzeko. Aldizkakotasuna: asteartetik larunbatera.
Ibarrako San Inazio auzoaren 50. urteurrena dela eta, argazki historikoen erakusketa antolatu dute.
Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean. Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com
Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea, 6) Korrikako materiala eta arropa salgai izango dira, aurrerantzean. Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.
'Motxila Ibiltaria' proiektuaren barruan, familiek misio bat izan dute: etxetxoak egitea. Bildutako guztiekin erakusketa muntatu dute