Saharar errefuxiatu zelaietan grabatutako Tito dokumentala eskainiko dute. Yago Mateo dokumentalaren zuzendaria ariko da dokumentalaren ondorengo solasaldian hizketan eta Itsaso Noval Adunako eskolako irakaslea ere ariko da hizketan, Saharar herritarrek eta Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatutako ekitaldian.
Gazte Topagunean antolatuta, 15 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.
SOS Arrazakeriak antolatuta, etxeko langileentzat informazio saioa, martxoaren 8ko greba feministaren harira.
Irura Bizi elkarteak antolatuta, otsaileko bi ostiraletan izango dira tailerrak Gazte Alaiak elkartean.
Zizurkilen, martxoaren 8ko greba feminista prestatzen joateko, pintxo poteoa egin eta mahai informatiboa jarriko dute Joxe Arregi plazan, ostiralean, otsailak 15, arratsaldean.
Tolosaldeko antolakuntza komunala izango dute hizpide.
Antzerkiaren ondoren, solasaldia izango da bertaratutako guztien artean. Mugikorra eta 20 euroko billete bat eraman beharko dituzte ikusleek. Saioaren ondoren luntxa izango da nahi duenarentzat. Erreserba egiteko: 623 17 15 13.
Orexako ostatuko ostiral kulturalen barruan, Pantxoa Carrerek kontzertua eskainiko du: Anaitasunean.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.
Ikus-entzunezko, liburu eta erakusketak osatu dute, Pablo Dendaluzek, Joseba Urretabizkaiak eta Joxemi Saizarrek osatutako proiektua. Aranburu jauregian ikusgai izango da erakusketa. Tolosako 52 inauterizale elkarrizketatu dituzte, inauterien iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzeko. Aldizkakotasuna: asteartetik larunbatera.
Ibarrako San Inazio auzoaren 50. urteurrena dela eta, argazki historikoen erakusketa antolatu dute.
Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean. Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com
Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea, 6) Korrikako materiala eta arropa salgai izango dira, aurrerantzean. Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.
Ramon Balerdiren erakusketa, Mitxinoren omenez. Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30Larunbatetan: 11:30-14:00