Adineko emakume anoetarren testigantzen aurkezpena: grabaketak eta argazkiak. Hitzaldia. Azken urteotan Anoetako Udalak herriko adineko emakumeen testigantzak jaso ditu, beraien bizipenak bistaratu nahian eta herriaren historian izan duten garrantzia aitortzeko asmoz. Grabaketen laburpen bideoa eta osatutako argazki bilduma digitala aurkeztuko dira.
Katihotsak produkzioaren Ataun of the dead eta Joxean's hil eben euskarazko pelikulen emanaldia eta sortzaileekin solasaldia, kultur etxeko aretoan.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. 66 argazki, 1936tik aurrera ematen den testuinguru historikoan emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Bertan azaltzen dira bataila eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizi iraupenerako estrategien inguruko narrazio eta bizipenak, emakumearen ikuspegitik antolatutako egitura sozialerako planteamendu, borroka eta aktibismoaz batera.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Haurrei zuzendutako literatur aretoa, irakurzaletasuna sustatu eta berdintasuna lantzen dituena. Ordutegia: 17:00-19:00.