Anoetako adineko emakumeen testigantzak jasotzen dituen dokumentala emango dute astelehenean

Ataria 2018ko urriaren 30a

Azaroaren 5ean izango da, astelehena, Mikelasagasti auditorioan, 19:00etan.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Europar Batasunarekin lankidetzan, Europako Kontseiluak sustatuko Ondarearen  Europako Jardunaldiak ekintzaren edizio berria antolatu du. Erakunde askok hartzen du parte, tartean Anoetako Udalak, eta programak ondare kulturalari buruzko sentsibilizazioan sakondu nahi du.

Emakumeen emaria da edizio honetarako aukeratutako gaia, eta jardunaldien espirituari jarraituz, ondasun kulturalak sortu, zaindu eta transmititzeko garaian emakumearen eginkizuna ikustaraztea da asmoa. Beste alderdi askotan bezala, ezkutatuta edo kontuan hartu gabe egon dira ondasun horiek.

Anoetako Udalak, azken urteotan herriko adineko emakumeen testigantzak jaso ditu, beraien bizipenak bistaratu nahian eta herriaren historian izan duten garrantzia aitortzeko asmoz. Grabaketen laburpen bideoa eta osatu duten argazki bilduma digitala aurkeztuko dute, astelehenean, azaroak 5, 19:00etan Mikelasagasti auditorioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!