09.00. Diana herriko txistulariekin. 10.00. Trikitilariak auzoko baserrietan. 10.30. 2x2 Boley Txapelketaren finalaurrekoak eta finala. 11.00. Meza auzokoen hildakoen alde, San Frantzisko elizan. 11.00. Radio Controleko kotxeen erakustaldiak Ttorreko aparkalekuan. 12.00. Auzoko txarangarekin kalejira. 14.00. Babarrun jatea. Ondoren, dantzaldia eta karaokea Joxe Jabier Mendizabalen eskutik. Atsedenean toka txapelketa.
Egitaraua: 10.00. Postuen irekiera. Bertako produktuekin saskiak zozkatuko dituzte, haurrek zaldian ibiltzeko aukera izango dute eta trikitilariak ere ariko dira. Euskaraldiako gunea ere egongo da. 11.00. Herrialde ezberdinetako jakien dastatzea. 12.00. Garai bateko eta oraingo sega pikatzaile modernoekin ikuskizuna. 13.00. Zaldi erakustaldia Joxe Manuel Iriarteren eskutik. Ondoren, bazkaria, Zazpi Bide elkartean.
Anita Maravillas Teatroren eskutik izango da haurrentzako antzerkia, euskaraz. Miren Larrea eta Valentina Raposo dira aktoreak. Sarrera: 5 euro.
Biarritzen bizi den artista da Anne Broitman. Ia hogei urte daramatza erakusketetan bere lanak aurkezten, eta taldeko erakusketa askotan ere parte hartu izan du. Arte galeria ere ireki zuen, Galerie Anne Broitman.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.