Fleming Herri Eskolaren taberna-gunea Fleming Eguna 16:30. Ipuin kontalaria haur txikientzat. 16:45. Pitusa Clowntu kontalari emanaldia Itziar Sainz kidearen eskutik. 19:00. Dantza eta musika afrikarrak Kawadeni taldearen eskutik.
18:00. Pilota. Pala emakumezkoak binaka, paleta goma binaka eta eskuzko nagusien Santio Txapelketa, Behar Zana frontoian. 18:00. Erraldoi, ipotx eta buruhandien konpartsa, Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak eta trikitilariek alaituta. Villabonako zortzi erraldoiez gai, Zizurkil, Añorga, Usurbil eta Berakoek ere hartuko dute parte. 19:30. Txekor jatea eta sagardo dastaketa Zunbeltz elkartearen eskutik, Txermingo ikastolan. 22:00. Oinkari dantza eskolaren emanaldia Olaederra kiroldegian. 23:30. Dantzaldia Bide Batez taldearen eskutik Erreboteko plazan.
BLOCK: Leire Otamendi eta Amaia Elizaran. Dantza garaikidea komunikazio hizkuntza bezala hartuta, proiektuak abiapuntu espezifiko bat du: gorputza. Bi emakumek osatzen dute Block. Bi emakume hauek gorputzaren bitartez dute erlazioa, kontrako indarrak eta blokeoak sortuz. Guzti hori, erresistentzia horietan oinarritutako hizkuntza propioa eraikitzeko helburuarekin. LAU EME: Haatik. Irati Sorondo, Anne Jauregi, Nagore Zabala eta Amaiur Luluaga. Lau emakume, lau emakume borrokan. Haien eskubideengatik borrokan. Aurrerapen handiak izan arren, lorpenak izan diren arren, erne jarraitu behar da, zelatan egoteari utzi gabe. Amore eman gabe… POOL: Amaia Elizaran eta Xabier Zeberio. Musikak eta dantzak bat egiten duten dantza garaikideko pieza bat da pool. Amaia Elizaran dantzariaren eta Xabier Zeberio musikariaren arteko lana da, eta bertan inprobisazioen bitartez hizkuntza koreografiko bat bilatzen da.
Sevillako bi txotxongilo taldeek, Buho eta Maravillas, 2007. urtean egin zuten bat, eta erakusketa honetan beraien 30 urteko ibilbidearen adierazgarriena ikusi ahal izango da. Teknika, material eta estilo ezberdinetako 100 txotxongilo baino gehiago. Sortze-artistiko baten ondare aparta. Artisau lanaren isla, profesionaltasunez, errespetuz eta arreta handiz egindakoak.
Renaud Harrison-en, Art Fix (Kanada), “Hirian Hazi” erakusketa kolektiboa ikusgai dago. Bertan, "haurtzaroari buruzko hausnarketa egiteko gonbidapena egiten da, umeak eta hiria, umeak eta aiton-amonak eta haurtzaroko oroitzapen beldur eta txundidurak erabiliz oinarritzat”.