2018/07/27 20:00

Block + Lau eme + Pool ikuskizuna

Block + Lau eme + Pool ikuskizuna
Plaza Zaharra, Tolosa

BLOCK: Leire Otamendi eta Amaia Elizaran.

Dantza garaikidea komunikazio hizkuntza bezala hartuta, proiektuak abiapuntu espezifiko bat du: gorputza.

Bi emakumek osatzen dute Block. Bi emakume hauek gorputzaren bitartez dute erlazioa, kontrako indarrak eta blokeoak sortuz. Guzti hori, erresistentzia horietan oinarritutako hizkuntza propioa eraikitzeko helburuarekin.

LAU EME: Haatik. Irati Sorondo, Anne Jauregi, Nagore Zabala eta Amaiur Luluaga.

Lau emakume, lau emakume borrokan. Haien eskubideengatik borrokan.

Aurrerapen handiak izan arren, lorpenak izan diren arren, erne jarraitu behar da, zelatan egoteari utzi gabe.

Amore eman gabe…

POOL: Amaia Elizaran eta Xabier Zeberio.

Musikak eta dantzak bat egiten duten dantza garaikideko pieza bat da pool. Amaia Elizaran dantzariaren eta Xabier Zeberio musikariaren arteko lana da, eta bertan inprobisazioen bitartez hizkuntza koreografiko bat bilatzen da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!