17:30. Ipuin baten Truke, Kontukabiren eskutik. Familia osoari zuzendutako kale ikuskizuna da, euskaraz.22:00. Jean Philippe Kikolasek Calor kale ikuskizuna eskainiko du, helduei zuzenduta. Hitzik gabea da.
Josebe Iturrioz transexualitateaz ariko da, LGTBI eta Pertsonen Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna dela eta.
Txintxarri Txiki abesbatzak emanaldia eskainiko du Elizpe zinema aretoan.
Sevillako bi txotxongilo taldeek, Buho eta Maravillas, 2007. urtean egin zuten bat, eta erakusketa honetan beraien 30 urteko ibilbidearen adierazgarriena ikusi ahal izango da. Teknika, material eta estilo ezberdinetako 100 txotxongilo baino gehiago. Sortze-artistiko baten ondare aparta. Artisau lanaren isla, profesionaltasunez, errespetuz eta arreta handiz egindakoak.
Sarajevo, gerra eta bakea erakusketa ikusgai ekainaren 29a arte.
Renaud Harrison-en, Art Fix (Kanada), “Hirian Hazi” erakusketa kolektiboa ikusgai dago. Bertan, "haurtzaroari buruzko hausnarketa egiteko gonbidapena egiten da, umeak eta hiria, umeak eta aiton-amonak eta haurtzaroko oroitzapen beldur eta txundidurak erabiliz oinarritzat”.